Landarlan Ingurumen Elkarteak Ibilaldi Geologikoa antolatu du Ordiziako kaleetan barrena, Arantxa Bodego geologoaren eskutik. Herrian zehar harri mota ezberdinak ikusi eta ezagutuko ditugu, beraien jatorriari buruz datu interesgarriak ikasiko ditugularik.
gure inguruneaz arduratuko den talde interdisziplinar bat, Goierritarron kultura, ohitura, izaera... esentziaz arduratuko dena, Goierriko eta ingurukoen bizi kalitateaz, naturaz eta landa eremuen ezaugarrietaz jardungo dena, borondatez, beren gogoa eta denbora zuei, guztioi eskeiniaz
Beste hizkuntza
2016-06-08
Hainbat Berri
Errausketaren aurkako Giza katea
Aurreikuspen guztiak gainditu zituen Donostiako Gipuzkoa Plaza
eta Onkologikoa lotu zituen errausketaren aurkako giza-kateak.
Gainera, Zero Waste Europek Donostiako giza katea indar erakustalditzat baloratu eta Europan berria zabaldu du
http://www.eitb.eus/eu/albisteak/bideoak/osoa/4114082/errausketaren-aurkako-giza-katea-egin-dute-donostian/
http://www.gipuzkoazz.com/zerozabor/zero-waste-europek-donostiako-giza-katea-indar-erakustalditzat-baloratu-eta-europan-albistea-zabaldu-du/
Bioaniztasunaren Eguna
Maiatzak 22
Nazio Batuek Maiatzak 22 aukeratu zuten Bioanizatasunaren eguna ospatzeko.
Horren harira, Goiberri aldizkariak artikulua argitaratu zuen eta honetarako Landarlanengana jo zuen Goierriko bioaniztasunari buruz hitz egiteko.
http://goiberri.eus/2016/05/30/landarlan-naturaren-zaindari/
Belartza-Harrobiko lanak geldiarazita. Belartza 2 Poligonoa
http://www.ekologistakmartxan.org/eu/2016/06/01/paralizadas-las-obras-de-belartza-cantera-mercadona/
Zergatik ez dira Ibaia garbitu behar?
Azkenik, Ibaiei buruzko artikulua irakurtzea gomendatu nahi dizuegu
http://river-keeper.blogspot.com.es/2013/01/por-que-no-hay-que-limpiar-los-rios.html
2016-05-15
GuraSOS antolatutako Hitzaldia Errausketa eta Osasuna
Maiatzaren 17an astearte, arratsaldeko 19:00 Hitzaldia Ordizian
GuraSOS antolatutako errausketaren aurkako sinadura bilketan parte
hartzera eta zabaltzera animatzen zaituztet, baita giza katean parte
hartzera ere:
Zergatik gaude errausketaren aurka???
- Birziklapena sustatu beharrean, oztopatu egingo duelako;
- Minbizi tasak eta heriotzak biderkatuko dituelako;
- Enpresari pribatu gutxi batzuei bakarrik interesatzen zaien azpiegitura honen erruz gipuzkoar guztiok 30 urtetarako zorpetu nahi gaituztelako;
- Behar garrantzitsuetara 400 milioi euro bideratu ezingo ditugulako;
- Enpresa pribatu batek kudeatuko duelako, helburu bakar irabazi ekonomikoak izango direlako, ez ingurumena, ez gure osasuna eta ezta langileen baldintzak ere.
2016-05-12
Karl Polanyi, TTIP, CETA eta abar
Greenpeacek argitaratu dituen agiri batzuei esker, egin nahi den TTIP Itun honi buruz informazio gehiago dugu. Agintariek esaten digutenaren eta atzean dauden interesen artean kontraesan handiak daude. Merkataritza liberatzeko aurrera eraman nahi duten itun honek, transnazionalen interesei eta beraien irabaziei lehentasuna eman nahi dio. Neoliberalismoa bultzatu.
Honen harira, berriak argitaratzen duen Larrun astekarian aurkitu dugun artikulua gomendatu nahi dizuegu. Bertan, Karl Polanyiren ideak eta abar ezagutuko ditugu. irakurri ondoren gomendioaren zergatia ulertuko duzue.
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2501/karl-polanyi
http://www.greenpeace.org/espana/es/Blog/twitteraccin-en-manos-del-ttip-todos-seramos-/blog/56381/
http://www.greenpeace.org/espana/es/Blog/greenpeace-hace-pblicos-los-documentos-secret/blog/56365/
http://www.berria.eus/paperekoa/1870/002/001/2016-05-03/filtrazioek_agerian_utzi_dute_ttipen_negoziazioan_industriak_duen_itzala.htm
http://www.berria.eus/albisteak/122337/ingurumenarentzat_eta_klimarentzat_arrisku_handia_eragingo_du_ttip_itunak_greenpeacek_salatu_duenez.htm
http://www.attac.es/category/internacional/ttip-ceta-tisa/
2016-05-04
URRELUR Museoak Museoen eguna 2016
Urretxuko URRELUR Museoak
Museoen eguna ospatzeko hainbat ekintza antolatu ditu: doako bisita
gidatuak, tailerrak, txangoa… Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu,
irakasle, ikasle, familiak…
Maiatzaren 14ko Irteera Mineralogia
Lekunberrin dagoen Plazaola trenaren Interpretazio zentroa bisitatu, XX. mende hasierako meatze prospekzioetatik ibilaldia eta bisita gidatua inguruko egitura geologikoan
joateko izen ematea telf nahiz idatziz egin daiteke.
Lekunberrin dagoen Plazaola trenaren Interpretazio zentroa bisitatu, XX. mende hasierako meatze prospekzioetatik ibilaldia eta bisita gidatua inguruko egitura geologikoan
joateko izen ematea telf nahiz idatziz egin daiteke.
informazio gehagorako ere hona hemen helbidea:
Sustapen soziokulturala
kultura eta jaiak
943 038 088 aizpuru.ur@urretxu.eus
Jauregi 19, Urretxu
| http://www.diariovasco.com/alto-urola/urretxu/201605/04/excursion-mineralogica-mano-urrelur-20160504001428-v.html |
2016-05-02
Erraustegiaren aurkako giza-katea 2016ko maiatzaren 29an
‘Burua duenak ez du erraustegirik nahi bere herrian, eta bihotza duenak ez du beste inoren herrian ere nahi’.
Jaurlaritzak GHKri eman dio erraustegiaren Ingurumen baimen bateratua. Gipuzkoako Foru Aldundian eta Jaularitzan aginte osoa daukaten EAJk eta PSEk errastu plantarekin aurrera jarraitzeko beste pauso bat eman dute.
Honi aurre egiteko, Errausketaren Aurkako Mugimenduak Giza Katea osatu nahi du Onkologikotik Diputazioaraino, aurka gaudela adierazteko.
http://www.diariovasco.com/gipuzkoa/201604/25/grupo-geis-convencido-incineradora-20160425191712.html
http://www.argia.eus/blogak/zero-zabor/2016/04/29/jaurlaritzak-ghkri-ezkutuan-eman-dio-erraustegiaren-baimen-bateratua/
https://www.youtube.com/watch?v=Upu4oPW2J7o
https://www.youtube.com/watch?v=2MYj1PR7y0M
2016-04-17
OIANGUN HEGAZTIAK ERAZTUNTZEKO SAIOA APIRILAREN 24ean
Oiangu parkean, Aranzadiko Ornitologiako Saileko kideek hegaztiak eraztuntzeko saioa prestatu dute. Parkeko puntu ezberdinetan sareak ipiniko dira txoriak harrapatzeko. ondoren neurriak hartu, eraztuna ipini eta askatu. Hegaztien biologia eta migrazioak ikertzeko erabiltzen da metodo hau. bestalde, parkean zehar dauden habiak ere aztertuko dira. txoriek kumatu duten ikusi eta txorikumerik balego eraztuna jarri.
Goizeko 9:00etan hasiko da saioa eta hiru ordu iraungo ditu. Deialdi irekia da baina aldez aurretik izena ematea gomendatzen dute.
telf 943 466142
idazkaritza@aranzadi.eus
.
http://www.ordizia.eus/index.php?option=com_content&view=article&id=2724:oiangun-hegaztiak-eraztuntzeko-egin-behar-den-saioa-apirilaren-24ra-atzeratu-da&catid=46:garapen-iraunkorra-eta-mugikortasuna&Itemid=497&lang=eu
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

