Beste hizkuntza

2019-12-04


ARALAR   DOKUMENTALA   ETA

GARALAR-MARALAR   BILDUMAKO  1.  IPUINA

DURANGOKO  AZOKAN

ABAJO  EN  ESPAÑOL

2018ko urrian estreinatutako "Aralar, mundua leku den lurra" dokumentala oso arrakastatsua gertatzen ari da: 7000 ikusletik gora, 80 emanalditik gora eta hiru kontinenetetako 8 jaialdi ezberdinetan parte hartu du bi sari irabaziz, Nafarroako Izaba eta Kalifornian. Oraindik baduzu aukera, dokumentala eskuratzeko, Durangoko azokan, Berria egunkariaren mahaian. Goierriko liburu azoka eta Beasaingo Mirentxu, Lazkaoko Gerriko eta Ordiziako D'Elikatuz eta Larratxa liburudendatan zein Tolosako Babel liburudendan ere erosi ahal izango da.

Bestalde, aurreko astean gure elkarteak sortutako GARALAR-MARALAR ipuin bildumaren lehenengoa aurkeztu zuten egileek Donostian, Ibaizabal argitaletxearekin batera. Eta ipuin hori, "Goliat eta izarrak" izenekoa Durangoko azokan ere izango da, Ibaizabal argitaletxearen mahaian salgai. Ipuina 6 urtetik goragoko haur eta helduentzat da, Aralarko hainbat lekutan kokatua. Ostirala 6 eta larunbata 7an, eguerdiko 12etatik 14etara, Patxi Zubizarreta idazlea eta Jokin Mitxelena marrazkilariak sinatuko dituzte aleak. Aukera aparta hori ez galdu! Bestela ere, liburudendetan dagoeneko eros daiteke.

Hemen ipuinaren testutxoa eta irudiak: 























EL  DOCUMENTAL  "ARALAR,  MUNDUA  LEKU  DEN  LURRA" Y  EL  1º  CUENTO  DE  LA  COLECCIÓN  "GARALAR-MARALAR"  EN LA FERIA DE  DURANGO

Estrenado en octubre de 2018 el documental "Aralar, mundua leku den lurra" está teniendo una gira muy exitosa: más de 7000 espectadores, en más de 80 proyecciones y difundido en 8 festivales de tres continentes, habiendo ganado dos premios en Izaba de Nafarroa y California. Todavía tienes la posibilidad de conseguir el documental, en la feria de Durango, en la mesa del periódico Berria. Y también en las ferias del libro del Goierri y en las librerías Gerriko de Lazkao, Larratxa de Ordizia, D'Elikatuz y Mirentxu de Beasain. Así como en la librería Babel de Tolosa.

Por otra parte, nuestra asociación ha promovido la colección de cuentos GARALAR-MARALAR, cuyo primer ejemplar "Goliat eta izarrak" fue presentado la semana pasada  en Donostia, por los autores junto con la editorial Ibaizabal. Y dicho cuento también estará en la feria de Durango, en la mesa de la editorial de Ibaizabal a la venta. Dicho cuneto está dirigido a niñ@s y adult@s a partir de 6 años y se desarrolla en varios lugares de Aralar. El viernes 6 y el sábado 7, desde las 12 del mediodía a los 14, el escritor Patxi Zubizarreta y el dibujante Jokin Mitxelena firmarán  los ejemplares que se les ofrezcan. ¡No perdáis esta gran oportunidad! Además dicho cuento se podrá adquirir en las librerías.

Aquí el texto del cuento y las imágenes: 

http://goiberri.eus/2019/12/02/aralarko-ipuinak-mara-mara/

2019-11-22

GOLIAT ETA IZARRAK






JOKIN MITXELENA marrazkigilea, PATXI ZUBIZARRETA idazlea eta LANDARLAN ELKARTEaren arteko elkarlanean sortutako ipuina aurkeztu dugu gaur Donostian.







ibaizabal



2019-11-21



ENIRIO-ARALAR  MANKOMUNITATEKO  AZAROKO  

BATZARRAREN  BALORAZIOA


Balorazioa: hemen




VALORACIÓN  DE  LA  JUNTA   DE  LA   MANCOMUNIDAD 

 DE ENIRIO-ARALAR   DE  NOVIEMBRE

Valoración: aquí

2019-11-03

BARBACANA



           GNaturaldiak Barbacana filma ekarriko du Oñati, Azpeiti, Errenteria, Tolosa, Eibar, Mutriku eta Donostiara.

           Filmaren zuzendaria Artur Menor da eta Carlos de Hitak, naturaren soinuetan adituak ere parte hartzen du proiektu honetan.

proiektua BARBACANA 


           Gipuzkoa Naturaldia Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako sormen kolektiboko ekitaldi bat da, Gipuzkoako naturari buruzko kalitatearen dibulgazioa bultzatzeko, eta publiko osoari zuzendua.





 trailerra   trailerra



https://www.gipuzkoa.eus/eu/-/-barbacana-la-huella-del-lobo-gipuzkoako-zazpi-herritan-gnaturaldiaren-eskutik










2019-10-16

40. Natura Astea Zarautz


ARKAMUKA ELKARTEAK 40. NATURA ASTEA MARTXAN JARRIKO DU URRIAK 21EAN ETA HONETAZ GAIN, ARKAMUKAREN 50. URTEURRENAREN EKITALDI BEREZIA ANTOLATU DUTE



" Urte guzti hauetan izandako harremana eta elkarlan eskertzeko, ekitaldira gonbidatu nahi zaituztegu; taldearen historia jasoko duen ikusentzunezkoa ikusi eta ondoren eskeiniko den mokadutxoax elkarrekin goozatzeko."

Hemen duzue Natur Asteko egitaraua




http://arkamurkanaturtaldea.blogspot.com/

2019-10-15

Ekosfera irratsaioa




ekosfera bilaketarekin bat datozen irudiak 

EKOSFERA SAIO BERRIAREN ZAIN

               Ekainaren 20an Ekosfera Euskadi Irratiko saioari agurra eman zitzaion Tolosan, oso ekitaldi atsegin batean, haren aurkezle Jokin Aldazabalen erretiroagatik. Bederatzi urtez Euskadi irratian aukera izan dugu Ekologiaz eta Ingurumen arazo eta irtenbideez gehiago jakiteko eta gure inguruko esperientziak ezagutzeko, Jokin eta bere kolaboratzaileen eskutik. Zorionak talde osoari eta milesker egindako lanagatik. Oraindik hainbat saioren errepikapena entzuten dugu astero gustura.

               Baina Klima Aldaketa eta Biodibertsitatearen galera, besteak beste, gure etxe atarietan ditugun arazo larriak direnez, Euskadi irratiari eskatzen diogu Ekosfera programa mantentzeko, gaur egun dituen nahiz urteetan izan diren kolaboratzaileekin, bai eta izango diren berriekin kontaktatuz ere. Euskadi Irratiak ere bere alea jarri behar du, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko eta komunikazioa duenez bere esparrua, zer hobea lehendik martxan dagoen irrati programari eustea baino.
Zorionak eta mila, mila esker Jokin!!!!

Naturkon - Naturaren Kontserbazioa Gipuzkoan