Beste hizkuntza

2013-06-22

IBAIALDE

Biodibertsitate jardunaldiei amaiera emateko Ibaialde ekintzan parte hartu genuen. Honetarako  Beasaingo Igartza jauregi ingurua aukeratu genuen.
Egitasmoa aurrera eramateko hamar lagun elkartu ginen eta denon artean, uraren kalitatea, paisaia, biodibertsitatea eta ibaiaren hainbat faktore aztertu genituen.
 burdinola, errota eta jauregia
 sahats batzuk ikus daitezke, ibarbasorik ez


 haltza
 akazia ( inbaditzailea)


Emaitzak honako hauek izan ziren (1-5):

  • paisaia 4
  • uraren analitika 2
  • landare aniztasuna2. ibarbasoa oso urria da eta landare inbaditzaileak daude( akazia esate baterako)
  • animalien aniztasuna 2
  • ondarea 5.  Jauregia, errota eta burdinola
  • garbiketa 4
Datu guztiak kontutan izanik, Oria ibaiaren egoera ekologikoa, puntu honetan,ONARGARRIA dela ondorioztatu daiteke.


2013-05-29

Goierriko BioDibertsitatea

Maiatzak 22, Igartza Jauregia.
Mikel Olanoren hitzaldia entzuteko dozena bat pertsona elkartu ginen.
tokia zoragarria eta hitzaldia are zoragarriagoa . Ia hiru ordu iraun zituen baina denbora gehiago ere egongo ginateke Mikel entzuten. Hau bertan elkartu ginen guztion iritzia da, ez nirea bakarrik.


Lau habitat: Landa eremua, Goilarre eta Mendiak, Ibaiak eta Basoak. 
Bakoitzaren  biodibertsitatea, egoera, arazoak eta konponbideak.
Makina altxor ditugu gurean! Ugatza, Okil Beltza Arranoa, Hontza, Lepahoriak, Bisoi europearra eta abar luzea. Landareak eta Onttoak ere aipatu zituen.
Ideia Nagusia: Natura Pakean utzi eta bakarrik lortuko du Oreka eta berreskuratuko da.

2013-05-13

Bioaniztasun jardunak Goierrin? Zergatik ez!

Gipuzkoa mailan natur eremu gehien eta ondo aberatsak dituen eskualdea da gure Goierri, Aralar Aizkorri, Oria  Garaia, Agauntza eta Amundarain errekekin, ibai eta goi mendialdeko naturaren babesgune aberats eta erakusleiho dira. Ez dira ordea bakarrak! eskala txikiagoan  ere, hauen pare izan daitezkeen  haunbat gune baditugu, eta izaki babestuen ordezkaritza zabal batekin gainera. Hauek gertuago izan asmotan, biodibertsitate astea antolatu da nazioarteko eguna dela probestuz...3 jardunaldi hauek irekiak eta doakoak dira, ez duzue damurik izango, animatzen al zarete?


2013-04-23

goierritarreko artikuluak

        "Goierritarra" aldizkarian hamaika artikulu idatzi ditugu. Gai ezberdinak jorratu dira beraietan: bioaniztasuna, astronomia, Ibaialde programan parte hartu dugun irteeren emaitzak eta abar luzea. Goierriko eta kanpoko gaiei buruz idatzi dugu. ( laister blogean eskura izango dituzue, denbora pixkak beharko dugu denak igotzeko)


2012-12-04

GOIERRIKO INGURUMEN ELKARTEAK 10 URTE!

Ba horixe, blog berri batekin hasten dugula Landarlan Elkartearen lehen hamarkada. Aspaldian jaso genuen idatzi honek balio du blog-a bera zuei aurkeztu eta eskaintzeko denona izatea ikusten dugunez!



INGURUGIRO  TXOKO BAT ZURETZAT!

Jada badira urte batzuk Landarlan Elkartetik zuenera gatozkizuela, irrati, aldizkari, eta abar tartekotik. Goierriko ingurugiroaren alde zerbait egitearen beharraz jabetuta, aurrez landutako gaiak, hainbat AG21 bilera foroetara eman ditugu, bai herri mailan zein eskualdeko komisioetan. Goierritarra aldizkarian ere izan ziren urte luzez artikuluak idatzi eta hausnarketarako bide izan nahi zuten/duten gogoetak helarazten. Bidean, Aralarko Parke Naturalaren Patronatuan parte hartzea lortu, Aizkorri Aratz Parke Naturala izendatzera eginiko ekarpenak, Natura 2000 sarean dauden Oria arroako goi eremuen azterketak, Aranzadirekin elkarlanak, Ibaialde programan urteroko azterketak, Amundarain eta Agauntza errekarenak...bereziki. Tartean, tartean, Agauntzko lepoan Elorretako borda berreskuratzea, argazki lehiaketa eta egutegiak kaleratzea ere otu da, zenbait hitzaldi, mendi ibilbide  ere izan ditugu, aukera, denbora eta partaidetzak utzi duen heinean. Talde osoaren barrenean taldetxo batek tinko dirau eta hor gure apurra eskaintzearena. Biana, noizbehinka txarra ez gogoraraztea denok egin genezakeela zerbait, neurri desberdinetako ahaleginak beti dira eskertzekoak, eta beti bezala borondatea eta jarrera txalotzen ditugu. Egun Ag21 foroak eta sentikortze gaiak pil pilean daudela, gu ere ateak irekiak ditugula adieraztera gatozkizue, eta zuen partaidetzara deitzen. Pertsona bezala, formakuntza eta ingurumen kulturan hazitzeko bide bat dela gogoratuz, ingurumen gaietan eta barne heziketan oro har, proiektuak burutzen ikasi eta lan taldearen babesean sendotzea eskaintzen dugu. 

Jakin "jasangarritasunaren lemapean, ingurumen eta bizi kalitatearen alde egitea" dugula helburu "Goierritarren kontzientziazio maila suspertu" eta "Biztanlegoa ingurumen gaietan hornitu, oinarrizko irizpideak eskainiz".

            Modu batera edo bestera parte hartu nahi baduzue, jarri gurekin harremanetan.