Beste hizkuntza

2017-06-30


ENIRIO-ARALARREKO  PROIEKTUAK  BERTAN

 BEHERA  UZTEA ,  

   ORDIZIAKO  UDAL  BATZAK  ONARTUTA 


Ordiziako Udal Batzak ekainaren 29an ospatutako batzarrean Ordizia Orainek aurkeztutako mozioa onartu du, Bildu eta Ordizia Orainen botoekin, EAJren aurkako boto eta PSEren abstentzioarekin.
Mozioak bi eskari ditu:

-    Ordiziako Udala, Zaldibia, Amezketa, Ataun, Ikaztegieta, Itsasondo, Legorreta eta Orendaingo ordezkariek aurkeztutako eskaerari atxikitzea, eta Mankomunitateko batzarrean idatzi horretan eskatutakoaren aldeko botoa ematea.

-    Horrekin batera, Enirio-Aralarren ari diren proiektuak eta planak bertan behera uztea eskatzea Aranzadik bere lana bukatu arte.

Hala ere,  Santamaria jaunak, Ordiziako Alkateak eta Enirio-Aralarreko buruak, ez du ziurtatu horren aldeko botoa emango duela mankomunitateko batzarrean. Aipatutako  udalerrik Aranzadiri Enirio-Aralar Natur Parkearen kudeaketa integralerako kudeaketa plana eskatzeko idaztia bidali dute Mankomunitatera eta astelehenean ez-ohiko batzarrean eztabaidatuko da, Ordiziako udaletxeko Batzar Aretoan, arratsaldeko 7retan.

Udal Batzan zeuden Landarlan eta Aralar Bizirikeko ordezkariek Santamaria alkateari eskatu diote, azken mankomunitateko batzarrean landarlankideek eta Aralarren argazkiak edo bideograbazioak ibil daitekeen edonork jasandako mehatxuen aurka adierazpena egiteko, zerbait esateko, mankomunitateko batzarrean egin ez zuena, eta udal ordezkariei eskatu diete, mankomunitateko batzarrera joateko, ikus dezaten zernolako presio-giroa izaten den.

Amaitzeko Landarlaneko ordezkariak adierazi du, elkarrizketaren alde daudela, ez soilik, mankomunitateko batzarretan galde erreguetan hitz egiteko, baizik eta ganaduzaleekin mankomunitateak hitz egiten duen bezala beraiekin ere horrela egiteko.

Santamaria alkatearen erantzuna honako hau izan da: mehatxuak esan zirenean, isiltzeko esan zuela eta batzarra amaitutakoan, hori esan zuenarekin pertsonalki aritu zela, horrelakoak ez esateko eskatuz.

Ordizia, ekainaren 29an

No hay comentarios:

Publicar un comentario

zer berri?