Drosera intermedia Hayne
Aiako Harrian topo egin nuen eguzki ihintz eder honekin.
Landare haragijale hau hezetasun handiko tokietan hazten da; gehienetan, substratu
hareatsu eta azidoetan: urak hartutako belardietan, iturburuetan eta,
oro har, zohikaiztegietan.
Oso espezie kaltebera da bizitoki duen habitat motagatik:
zohikaiztegiak eta hezegune higroturbatuak. Lehortzeak, pisten
zabaltzeak edo ganadu-karga desegokiak habitat horiek erabat alda
ditzakete.
Landare iraunkor txikia, intsektiboroa, hosto guztiak oinaldekoak
dituena; hostoen orria leundu egiten da pezioloan eta 7-12 cm luze eta
2-4 cm zabal da. Hostoaren gainaldea intsektuak harrapatzeko erabiltzen
dituen ile gorri itsaskorrez betea du. Loraketa-garaian, galtzarbeetatik
1-3 garako hostoak ateratzen dira, gehienez 5 cm luze direnak. Puntan
3-12 lore izaten dituzte, bakoitza bost petalo zurikoa, baina batzuetan,
4, 6 edo 8 ere izan daitezke. Bost lorezil eta obulutegi bat dituzte,
eta fruitua kapsula leun bat izaten da.
|
Drosera ez nuen ezagutzen eta argazki adierazgarri hori eta testuari esker, hemendik aurrera errazago bereiztuko dut.
ErantzunEzabatuMilesker!
Miren