IBAIALDE 2016
Aztertu programaren barruan, ibaialde Ingurumen
Hezkuntzaren egitasmoa da. Euskal Autonomi Erkidegoko ibaietako ekosistemak
ezagutarazteko. Helburu hauek dira: ibaietako ekosistemetako ezaugarriak eta
arazoak hobeto ezagutaraztea, ura bizitzarako zein garrantzitsua den
ohartaraztea eta ibaiak eta erriberak kontserbatu beharraz sentsibilizatzea.
LANDARLAN ingurumen elkarteak, ibaialde kanpaina 2016ko
ekainean egin du. Oria ibaian Itsasondo-Arama mugan, Ibares zubia gurutzatu
ondoren mendebalderuntz 112 mra.
Aztertutako eta ondorioztutako hainbat datu jarraian:
1.
Uraren
kalitatea: uraren analisi fisiko-kimikoa kalitate ezin hobea duela
adierazten du, ura uherra aurkitu dugu naiz bi egun lehenago euririk ez egin.
Analisi biologikoan berriz bakterio koliforme gehiegi emaitza izan da, bakterioen
presentziak gorotz kutsadura adierazten du, gizaki edo abere jatorria duena.
Kolektoreak eta Legorretako
araztegia urteak martxan jarri zirela, beraz jatorria abereena izan zitekeela
pentsa dezakegu.
2.
Landareak: erribera
basoa (Haltza Almus glutinosa, Lizarra
Fraxinus excelsior), Makal beltza Populus nigra, Haritza Quercus robus aurkitu ditugu. Padurako
landareria ere. Bertako landare hauek biodibertsitate dagoela adierazten digu.
Espezie kanpotarrak eta inbaditzaileak
ere aurkitu ditugu: Akazia faltsua Robinia
pseudoacacia, Platanoa Platanus
hispanicus, Bambu japoniarra Fallopia
japonica.
3.
Fauna: arrainak:
ezkaluak multzoetan ur korrontean ikusi ditugu. Narraztietan suge biperakara Natrix maura bat. Hegaztiak buztanikara Motacilla alba , zozoa Turdus merula. Ornogabeen artean Intsektuak (tximeleta, euliak,...) armiarmak eta abar. Animalia kanpotarrik eta inbaditzailerik ez dugu topatu.
Balorazioa gunearen egoera biologikoa egokia da.
4.
Gizakiaren
eragina:
Inguruaren eraldaketa: nekazaritza
eta garraio azpiegiturak lurzoruaren erabilera nagusienak dira, beraz oso
eraldatua dago.
Kultur ondarea Ibaresko errota eta
zubia, kontserbazio ona dute.
Hondakinak: ibai ertzetan eraikuntza
lanetakoak, plastikozko ontziak, latak, tetrabrik gutxi batzuek. Hondakin
arriskutsurik ez.
Balorazioa gunearen kontserbazio
egoera ona da.
Koldo Ormazabal.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
zer berri?