Beste hizkuntza

2016-10-25

ARALAR Parke Naturaleko txikizioa




Aralar Parke Naturalean pista hori mendi babeslean hasi dira egiten, lurzorua espreski debekatutako eremuan, Aralarko PORNaren arabera. Dokumentuak dioenez, mendi babeslean lurra zuhaitzen landaketak egiteko edo lehendik eraikitako bideren bat konpontzeko mugi daiteke soilik. Argi ikusten da goiko argazkian obra ez dela aipatutako salbuespenetan kokatzen.



 Enirio Aralar Mankomunitateak pista berriak egitea erabaki du Parke Naturalean. Erakunde barruan eztabaida piztu da proiektuaren inguruko egokitasuna zalantzan ipiniz.
 Landarlan ingurumen elkarteak eta beste hainbat elkarte eta herritarrek argibide eske joan dira  mankomunitatea osatzen duten 14  Udaletara, proiektu teknikoa eta plangintza eskatu ditugu. erantzunaren zain gaude.
Bitartean, obrak aurrera jarraitzen dute. 
 


 Urriak 23, mendi ibilaldi informatibo arrakastatsua  egin genuen. Mila esker parte hartu zuten  guztiei eta proiektu hau gaitzetsi eta bere babesa eman digutenei.
Azaldu zure desadostasuna zure Udalean edo informazioa eskatu. Herritarrei , erakunde publikoek erantzuteko betebeharra dute. 
 

Ordiziako kalean azaldu den pankarta

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

zer berri?