Enirio-Aralar Mankomunitateak Enirio eta Igaratza
arteko bidea zabaltzeko lanak.aste honetan hasi ditu.
Pista horrek, 2,7 kilometroko
luzera izango du, eta lehen oinezkoen bide zena zabalduz
eraikiko dute. Mankomunitateak azaldu duenez, “abeltzainei beraien
lana errazteko” berregokituko dute bide hori. Araudiak horrelakorik baimentzen ez duen arren.
Santamariaren
lehendakaritzapeko Enirio-Aralar mankomunitatearen legealdi hau
zoritxarrekoa ari da izaten. Oraingoan bigarren pista eraikitzera doaz,
Eniriotik Igaratzara, dagoeneko pista duten Doniturrietako txaboletara,
aintzinako artzain bidea eta espezie babestuak suntsituz, (haginak,
gorostiak) eta ikerkuntza arkeologikorik nahiko egin gabe.
Baina hori
gutxi ez, eta dagoeneko lehenengo pista, Intzesao Saltarri, epaitegian
izanda ere, berriro ere, Aralarko Parke Naturalaren legedia urratuko
dute, pistaren ibilbidearen %80ª mendi babeslean baitdihoa eta bertan pista
egitea debekatuta dago Gainera legediak agintzen duen Aralarko
azpiegituren plangintza egin gabe.
Ulertezina zaigu nolatan Aldundiko
Ingurumen Departamenduak ingurumen adierazpena pistaren aldekoa eman
duen, esanez, hurrengo proiektuetarako azpiegituren plana aurretik egin
beharko dela eta Saltarri zein orain eraikitzera doazen pistetarako ez?
Nola liteke hori?
Harrigarria ere bada, Eusko Jaurlaritzako
Ingurumen Sailak berak pista honen kontrako iritzia eman duela,
boletinean azaldu gabe zeintzuk diren bere arrazoiak.
Horrez gain, ez
dituzte kontuan izan hainbat elkarte ekologistek (Itsas Enara,
Arkamurka, Landarlan, Eguzki),
kiro elkarte batzuek (Fortuna Kirol
Elkartea, Club Vasco de Camping, Aizkorri Mendizalea Elkartea), zenbait
udalek (Itsasondo, Zaldibia),
Aranzadi zientzia elkarteak,
Gipuzkoako
Mendi Federazioak
eta Ugatza babesteko fundazioak psitaren aurka
egindako helegiteak.
Guzti hori bakarrik ez, eta lehengo astean
bertan Eguzki eta Landarlanek Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa
Ingurunea eta Lurralde Orekako Ainhoa Aizpuru diputatuaren aurrean
helegitea sartu dugu pista horren aurka eta erantzun gabe, lanak hastera
doaz, zeren beldur dira ba mankomunitatean? Zerbait oker egiten ari
dira eta lehenbailehen inpaktu itzulezina eta konponezina duen pista
egin nahi dute?
Guk ozen eta argi diogu, guzti horregatik, pista hori
gelditu beharra dagoela lehenbailehen eta gatazka hau bideratu, Aralar
bere osotasunean hartuz, bere balioak, izaki bizidunak, artzainak,
mendizaleak, zientzialariak, konserbazionistak, ganaduzaleak…
Gogoratu
beharrean gaude ere, mankomunitateko azken batzarrean, pista horren
alde botoa eman zuten udalak: Abaltzisketa, Altzaga, Amezketa, Arama,
Beasain, Lazkao eta Ordizia, zazpi bakarrik, mankomunitatearen erdia
baino gutxiago, legezkoa izango da baina legitimoa ez, botoen erdia
baino gutxiagorekin pista hori onartu da. .Aurkakoko botoa eman zuten lau udalak: Balaiarrain,
Ikaztegieta, Itsasondo eta Zaldibia.
Aipatutako agintariei euren karguek interes publikoaren alde lana egitea
exijitzen diela, gogorarazi nahi diegu, ez ganaduzule pribatuen alde bakarrik.
http://goierri.hitza.eus/2018/09/07/hasi-dituzte-enirio-eta-igaratza-arteko-pista-egiteko-lanak/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
zer berri?