Lundi Vert/ Astelehen Berdeak ekintza abian jarri dute Frantzian, Frantziako Ikerketa
Zientifikoen Zentroak eta Agronomia Ikerketaren Institutuak. Astelehenetan «dieta berdea» egiteko eskatu dute: egitasmoan
parte hartzen dutenek ez dute ez haragirik eta ez arrainik jango
astearen lehenengo egunean; hau da, dieta begetarianoa edo beganoa egin
beharko dute. Urtarrilaren 7an ekin zioten aldaketari, eta 2019 osoan
mantenduko dute egitasmoa.
Ideia ez da berria, 40 herrialdetan abiatu duten dinamika bat baitago
oinarrian; hain zuzen ere, Meatless Monday du izena, hots, haragirik gabeko astelehenak.
Helburua Ingurumena eta Osasuna zaintzea da, osasun adituek diotenez, gure gizartean haragi eta arrain gehiegi jaten dugu. Elikadura eta kontsumo ohiturak poliki poliki aldatuz gure planeta eta osasuna zaindu dezakegu.
Haragia platerera eramateak ingurumenean duen eragina agerian utzi nahi
dute. Azaldu dutenez, abeltzaintzak ur asko
xahutzen du, berotegi efektuko gasen %15 sortzen ditu, eta basoak moztea
dakar horietako lehengaiak industria horretara bideratzeko.
Honez gain, Herriade bakoitzean eta era jasangarrian ekoitzitako produktuen alde egitera gonbidatu ditu kontsumitzaileak, «tokiko ekoizpenaren aldeko apustua».
https://www.berria.eus/paperekoa/1872/012/001/2019-02-13/bijilia_astelehenera_eramanda.htm
https://www.meatlessmonday.com/
https://www.lundi-vert.fr/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
zer berri?