Beste hizkuntza

2016-10-25

ARALAR Parke Naturaleko txikizioa




Aralar Parke Naturalean pista hori mendi babeslean hasi dira egiten, lurzorua espreski debekatutako eremuan, Aralarko PORNaren arabera. Dokumentuak dioenez, mendi babeslean lurra zuhaitzen landaketak egiteko edo lehendik eraikitako bideren bat konpontzeko mugi daiteke soilik. Argi ikusten da goiko argazkian obra ez dela aipatutako salbuespenetan kokatzen.



 Enirio Aralar Mankomunitateak pista berriak egitea erabaki du Parke Naturalean. Erakunde barruan eztabaida piztu da proiektuaren inguruko egokitasuna zalantzan ipiniz.
 Landarlan ingurumen elkarteak eta beste hainbat elkarte eta herritarrek argibide eske joan dira  mankomunitatea osatzen duten 14  Udaletara, proiektu teknikoa eta plangintza eskatu ditugu. erantzunaren zain gaude.
Bitartean, obrak aurrera jarraitzen dute. 
 


 Urriak 23, mendi ibilaldi informatibo arrakastatsua  egin genuen. Mila esker parte hartu zuten  guztiei eta proiektu hau gaitzetsi eta bere babesa eman digutenei.
Azaldu zure desadostasuna zure Udalean edo informazioa eskatu. Herritarrei , erakunde publikoek erantzuteko betebeharra dute. 
 

Ordiziako kalean azaldu den pankarta

Gabirai bat da bota duten lehen hegazti babestua ehiza-garai hasi berrian

argazkilaria: Juan Herrero

zoritxarrez, ehiza-garaia berri txar honekin hasi dugu, beste behin.
Zumarragan tirozhil dute legez babestutako hegaztia, zehatz-mehatz, gabiraia (Accipiter nisus).
 Mehatxatutako Espezieen Euskal Katalogoan "interes bereziko" espezie bezala sailkaturik dago


Foru Aldundiri hainbat elkarteek oinarrizko neurriak eskatzen dizkio: 
  • ehiza-lerroak kudeatzen dituzten elkarteei ardura,  
  •  ehiza egiteko ordua atzeratzea . 

2016-10-23



ARALAR  BIZIRIK  ETA  GUZTIONA!

           
           



ARALAR   BIZIRIK!

Landarlan elkarteak jakinarazten die Enirio-Aralar mankomunitateko herritarrei, abuztu 
amaieran Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamenduak onartu duela Aralarren 
bihotzean dagoen Saltarrirako pistaren ingurumen inpaktu azterketa. Gipuzkoako hainbat 
natur eta ekologista talde eta beste eragile batzuek egindako proposamen gehienak ez ditu 
kontuan izan eta legezko eskakizunak ere ez. Eta orain irailan, Aralar Natur Parkeko babes 
maila igo egin du Eusko Jaularitzak  Kontserbazio Bereziko Eremua izendatuz 
eta horrela babestutako Gune Natural gisa, bi araudi mota izango ditu: Natur Parkea  eta 
Natura 2000 europear Sarearena. . Jarraitu irakurtzen






La asociación medioambiental  Landarlan hace saber a la ciudadanía de la mancomunidad de Enirio-Aralar, que a finales de agosto, el departamento de Medio Ambiente de la Diputación ha aceptado el estudio de impacto ambiental de la pista a Saltarri en el corazón del parque natural, sin aceptar la mayoría de las propuestas realizadas por varios grupos  y asociaciones naturalistas y ecologistas de Gipuzkoa y otras asociaciones. Y ahora en septiembre, el Gobierno Vasco ha declarado Aralar como Espacio de Conservación Especial, aumentando así su nivel de protección mediante dos normativas: la del parque natural y la de la red ecológica europea Natura 2000. Por todo ello, los proyectos de pistas deben tener una evaluación de impacto específica, lo cual no se ha hecho en este caso. Sigue leyendo.

2016-09-29

hegaztien eguna 2016



HEGAZTIEN EGUNA
2016KO URRIAK 2



https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/a7/Cyanistes_caeruleus_3_Luc_Viatour.jpg/440px-Cyanistes_caeruleus_3_Luc_Viatour.jpg



Hegaztien eguna ospatuko da Urriak 2an Euskal Herriko hainbat lekuetan. Hegaztiak bere habitat naturalean ikusteko aukera, esaterako Txingudin edo Urdaibaien.


https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/34690-ana-oregik-aranzadik-euskal-autonomia-erkidegoan-hegaztiak-aztertzen-egindako-urratsei-jarraitzera-animatu-ditu-ikasleak-eta-naturazaleak

http://busturialdea.hitza.eus/2016/09/29/hegaztien-nazioarteko-eguna-ospatuko-dute-asteburuan/

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/34693-ekoetxea-txingudik-hegaztien-munduko-eguna-ospatuko-asteburu-honetan

2016-09-13

bisoi europarra atauniker

 
0001
                Landarlan Ingurumen Elkartearen ikurra da Bisoi europarra  Mustela lutreola. Atauniker Elkarteak erakusketa hau antolatu du animalia honi buruz gehiago ikasteko.
 Lehen Europa osoan zehar zegoen haragijalea, gaur egun, Errusian, Errumanian eta Frantzian soilik aurki daiteke . Baina populaziorik onena Ebro ibaiaren goi partekoa da; Araba, Errioxa, Burgos eta Nafarroa artean.
                Bere Habitata Ibaiak,  errekak, aintzirak, inguru zingiratsuak, ubideak, padurak eta kostaldeko inguruak dira. Ibaien bidearen erdialdea eta bukaera hautatzen ditu, korronte motelarekin, ibaiertzean landare estaldura handiarekin eta uraren kalitate onarekin.
                Arriskuak: Habitata galtzea, ur kutsatuak, aleutiana deritzon gaixotasuna,  ibilgailuen harrapatzeak eta bisoi amerikar inbaditzaile Mustela vison .
                 IUCNk Europako ugaztun mehatxatuentzat hartzen du katamotz iberiarrarekin batera.

“Azkenean,
maite duguna baino ez dugu gordeko,
ulertzen duguna baino ez dugu maitatuko,
irakasten zaiguna baino ez dugu ulertuko.”
(Baba Dioum)


 https://atauniker.org/
 http://zientzia.eus/artikuluak/bisoi-europarra-salburuan-bueltan/
 http://www.euskalnatura.net/biodibertsitatea/animaliak/item/mustela-lutreola