Beste hizkuntza

2017-05-11

“Aralarren zergatik ez biderik?”






                       Fermin Imazek  idatzitako “Aralarren zergatik ez biderik?” gutunari erantzunez esan Gipuzkoako Aralar zatia Parke Naturala dela eta lege-dekretu batek, Aralarko Natur Baliabideen Antolamendu Plana izenekoak, arautzen duela bertako jarduera guztia. Horregatik, Aralarren gauzatzeko egitasmo den-denak  Natura babestearen helburupean egon behar dute derrigorrez, hau da, ezin da jardunbide bat onartu Aralarren bertako natur-ondarea zaintzearen kontra badoa.
  
                        Iaz egindako pista legez  lurzorua mugitzea debekatuta dagoen mendi babeslean eraiki da, lurzoru azalera handi bat betirako galduz. Lurzorua funtsezko natur-ondarea da eta berritu ezin litekeen baliabidea, eta Aralarko Parke Naturaleko legeak babesten du; lurzorua galduarazten duen obra bat onartezina da, nahiz eta Enirio-Aralarko Mankomunitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako Zuzendari Orokorrak baldarkeri hau egitea ahalbidetu modu arduragabean. 

                      Aralarko pisten auzia Gipuzkoako Ingurumen Fiskalaren eskuetan dago une honetan lege haustearen zantzuak ikusi dituelako.

HERRIA  HERRI,  MENDIA  MENDI! 


Aralar Bizirik!

 
   

«Mundua aldatu daiteke, baina ez da bakarrik aldatuko»





Désobéir: le petit manuel (Desobeditu, eskuliburu txikia)

Borroka desobediente eta ez-biolento bat aurrera eramateko gakoak biltzen ditu Frantziako  mugimenduaren eskuliburuak.

Borrokak antolatzeko gida eta ilusioa pizteko bide izan nahi du liburuak.


http://www.berria.eus/paperekoa/1845/032/001/2017-05-10/klima_aldaketa_gelditzeko_ez_da_aski_telebistari_oihu_egitea.htm

 http://www.desobeir.net/

2017-05-08

Zubietako errauste planta eraikitzeko lanak





Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deitu du mobilizaziora

  Maiatzaren 27an, Errausketaren Aurkako Eguna egingo dute Zubietan.
 
 Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak asteazkenean jakinarazi zuenez, maiatzak 8 hasiko  dira Gipuzkoako Ingurumen Gunea deiturikoa eraikitzeko lanak, Zubietan. 
Horren barruan daude errauste planta eta tratamendu mekaniko-biologikorako planta. Lanek 30 hilabete iraungo dutela aurreikusi dute. Asteazkenean, maiatzak 10,  berriz, lanen inaugurazio ofiziala egingo dute.
 
 Horren kontra, protestara deitu dute. Maiatzak 8an, elkarretaratzeak antolatu dituzte Gipuzkoako herri guztietan, 19:00etan, Erraustegirik ez, ez gure izenean lelopean. maiatzak 18ean, goizean, berriz, Lasarte-Oriako Merkabugatin elkartuko dira, erraustegiaren sarreran
 
 
 http://erraustuez.org/eu/
 http://www.argia.eus/blogak/zero-zabor/2017/04/26/zubietan-obrak-hastear-direla-eta-erresistentzia-fasea-abiatu-du-gipuzkoa-zutik-ek/
 http://www.berria.eus/albisteak/134526/gaur_hasiko_dituzte_zubietako_errauste_planta_eraikitzeko_lanak.htm

2017-05-03

Narrasti ta Anfibio bila Aralarren maiatzak 14





Gipuzkoako parketxe sareak honako ibilaldi gidatuak antolatu ditu narrastiak eta anfibioak ezagutzeko.

Maiatzaren 14an, igandea, Aralarko narrasti eta anfibioak ezagutzeko hitzordua goizeko 10:00etan Ataungo Lizarrustiko Parketxetik abiatuta. Ander Izagirre adituak gidatuko du ibilaldia eta aurre-erreserba egitea ezinbestekoa izango da (943180335 edota barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net), plaza mugatuak izango dira eta.



https://parketxesarea.org/

2017-04-24

La Via Campesinaren VII Konferentzia



Resultado de imagen de via campesina derio

2017ko uztailaren 15a eta 24a bitartean La Via Campesinaren VII Konferentzia ospatuko da Euskal Herrian,  Derioko Hotel-Seminarion. Bost kontinenteetako 600 delegatuk hartuko dute parte bilera honetan, Europa osotik iritsitako baserritar eta erakunde aliatuetako kideekin batera.
Konferentziaren aurretik La Via Campesinaren Gazteen Nazioarteko Asanblada eta La Via Campesinako Emakumeen Asanblada ospatuko dira.
Prentsa oharren dioen bezala,
La Via Campesina nazioarteko mugimendu bat da eta 1993an Belgikako Mons hirian sortu zenetik milloika baserritar, arrantzale, artzain, lurrik gabeko herri, indigena, migratzaile eta nekazaritzan diharduten langileak biltzen ditu. Eskala txikian eginiko nekazaritza iraunkorra defendatzen du, duintasuna eta justizia soziala bultzatzeko tresna direlako; eta aldi berean herriak eta natura suntsitzen dituen agronegozio zein multinazionalen aurkako jarrera irmoa erakusten du

Konferentziak iraungo duen 9 egunetan zehar nazioarteko egoera aztertuko da, baserritarren borrokaren ikuspegitik. Lurren akaparamendua, “ekonomia berdea”, agronegozioa, eta transnazionalek eta politika neolibaralek Elikadura Burujabetza, Lurra, Haziak, Biodibertsitatea eta Bizitzaren birsortzean duten eragina aztertuko da. Eredu alternatiboak planteatuko dira, bizitza hobe bat lortu ahal izateko eta klima aldaketaren eta migrazioen arazoa frenatzeko helburuarekin.

Konferentziarako prestaturiko programa:

Uztailak 15-16: Gazteen Nazioarteko Asanblada
Uztailak 17-18: Emakumeen Nazioarteko Asanblada
19 Irekiera ekitaldia: La Via Campesinaren VII Konferentzia
Uztailak 19-22: La Via Campesinaren Nazioarteko VII Konferentzia
Uztailak 23, ekitaldi publikoa: Bilbo.
Uztailak 24: Baserrietara bisitak.
Uztailak 25-28: La Via Campesinako delegatuak herrialde ezberdinetara joango dira, esperientziak grukatzeko, mugimendu sozialetako kideekin eta instituzioekin biltzeko.



https://viacampesina.org/en/


Resultado de imagen de via campesina

2017-04-07

Zilbetiko meategiaren proiektua



Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota du Zilbetiko meategiaren proiektua


Zilbetiko (Nafarroa) pagadian magnesitako meategia eraikitzeko egitasmoa deuseztatu du behin betiko Espainiako Auzitegi Gorenak. Ez ditu helegiteak onartu eta Kontzejuen eta enpresaren errekurtsoa atzera bota du auzitegiak. Nafarroako Auzitegi Nagusiaren epaia berretsi eta
argudio nagusia konfirmatuz:
  •  proiektuak fauna eta flora kaltetu ditzake.
  • kalte konponezinak eragingo lituzke babesturiko eremu batean.



Zilbetiko biztanleek Gernikaren erreprodukzio bat egin zuten meategia egongo zen eremuan, salaketa moduan


http://www.argia.eus/albistea/espainiako-auzitegi-gorenak-atzera-bota-du-zilbetiko-meategiaren-proiektua
 http://euskalerriairratia.eus/nafarroa/1491296612174