Fermin Imazek idatzitako “Aralarren zergatik ez biderik?” gutunari erantzunez esan Gipuzkoako Aralar zatia Parke Naturala dela
eta lege-dekretu batek, Aralarko Natur Baliabideen Antolamendu Plana izenekoak,
arautzen duela bertako jarduera guztia. Horregatik, Aralarren gauzatzeko
egitasmo den-denak Natura babestearen
helburupean egon behar dute derrigorrez, hau da, ezin da jardunbide bat onartu
Aralarren bertako natur-ondarea zaintzearen kontra badoa.
Iaz egindako pista legez lurzorua
mugitzea debekatuta dagoen mendi babeslean eraiki da, lurzoru azalera handi bat
betirako galduz. Lurzorua funtsezko natur-ondarea da eta
berritu ezin litekeen baliabidea, eta Aralarko Parke Naturaleko legeak babesten
du; lurzorua galduarazten duen obra bat onartezina da, nahiz eta
Enirio-Aralarko Mankomunitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako
Zuzendari Orokorrak baldarkeri hau egitea ahalbidetu modu arduragabean.
Aralarko pisten auzia Gipuzkoako Ingurumen
Fiskalaren eskuetan dago une honetan lege haustearen zantzuak ikusi dituelako.
HERRIA
HERRI, MENDIA MENDI!
Aralar Bizirik!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
zer berri?