Beste hizkuntza

2019-02-13

astelehen berdea


Resultado de imagen de Lundi Vert


Lundi Vert/ Astelehen Berdeak ekintza abian jarri dute Frantzian, Frantziako Ikerketa Zientifikoen Zentroak eta Agronomia Ikerketaren Institutuak. Astelehenetan «dieta berdea» egiteko eskatu dute: egitasmoan parte hartzen dutenek ez dute ez haragirik eta ez arrainik jango astearen lehenengo egunean; hau da, dieta begetarianoa edo beganoa egin beharko dute. Urtarrilaren 7an ekin zioten aldaketari, eta 2019 osoan mantenduko dute egitasmoa. 
Ideia ez da berria, 40 herrialdetan abiatu duten dinamika bat baitago oinarrian; hain zuzen ere, Meatless Monday du izena, hots, haragirik gabeko astelehenak.
Helburua  Ingurumena eta Osasuna zaintzea da, osasun adituek diotenez, gure gizartean  haragi eta arrain gehiegi jaten dugu. Elikadura eta kontsumo ohiturak poliki poliki aldatuz gure planeta eta osasuna zaindu dezakegu.
 Haragia platerera eramateak ingurumenean duen eragina agerian utzi nahi dute. Azaldu dutenez, abeltzaintzak ur asko xahutzen du, berotegi efektuko gasen %15 sortzen ditu, eta basoak moztea dakar horietako lehengaiak industria horretara bideratzeko.
Honez gain, Herriade bakoitzean eta era jasangarrian ekoitzitako produktuen alde egitera gonbidatu ditu kontsumitzaileak, «tokiko ekoizpenaren aldeko apustua».


 https://www.berria.eus/paperekoa/1872/012/001/2019-02-13/bijilia_astelehenera_eramanda.htm
 https://www.meatlessmonday.com/
https://www.lundi-vert.fr/


2019-01-29



Naturkonen pinuen fumigazioaren aurkako mozioa Ordiziako udal osoko bilkuran ostegunean 


Hainbat talde ekologista eta naturzale biltzen dituen Naturkon elkarteak, horien artean Landarlan, mozio bat aurkeztu du Gipuzkoako zenbait udaletan eskatuz udalok debekatu dezatela beren lur eremuetan insignis pinuak oxido kuprosoz fumigatzea eta beste erakundeei bezala lurjabe eta herritarrei eska diezaietela aireko tratamendu hori ez erabiltzea. Ostegunean, urtarrilaren 31n, arratsaldeko 7tan Ordiziako udal osoko bilkuran mozio hori eztabaidatuko da. Osasunaz eta ingurumenaz kezkatuta dauden ordiziarrak bilkuran bertaratzera deitzen ditugu.

En la sesión plenaria del jueves 31 de enero, se debatirá la moción presentada por Naturkon, coordinadora de grupos ecologistas y conservacionistas de Gipuzkoa de la que también forma parte Landarlan, contra la fumigación de pinares. Invitamos a l@s ordiziarras precupados por la salud y el medio ambiente, acudan a dicha sesión.

Informazio gehiago: Argia aldizkarian


Ordiziako mozioa: hemen    (euskara y español)

Ordiziako udal osoko bilkura gai-zerrenda: hemen

2019-01-14

Landarlankide edo Landarlagun


Erlazionatutako irudia
Landarlan Ingurumen Elkarteak abian jarri du bazkide kanpaina eta bazkide izatera gonbidatu nahi zaitugu, ingurumen elkarte indartsu eta aktiboak behar ditugulako. 

Egin ezazu Ingurumenaren aldeko apustua! 

Izan zaitez Landarlankide edo Landarlagun
eta jantzi "Aralar mundua leku den lurra" pelikularen kamiseta ekologiko ofiziala!

Landarlanen helburuak honako hauek dira:
-Ingurumena zaintzeko interesa indartzea gizartean.
-Ingurumenaren aldeko aldarrikapen eta eskabide ahotsa izatea.
-Jasangarritasunaren aldeko ekimenetan parte hartzea.


Landarlankide:
Ingurumenaren defentsan parte aktibo izan nahi dut eta Landarlanen bilkuretan eta ekintzen antolakuntzan parte hartu nahi dut. Laguntza ekonomikoa ere emango diot.
Landarlagun:
Ingurumenaren defentsan aritzeko Landarlani laguntza ekonomikoa ematen diot eta antolatzen dituen ekintzetan parte hartzen ahaleginduko naiz.

informazio gehiagorako edo izena emateko idatzi helbide honetara:
landarlanelkartea@gmail.com

2019-01-11

Gure Basoak urtarrilak 16 Beasain


Naturkon elkartea eta Kolore Guztietako Basoak hainbat hitzaldi antolatzen ari dira Euskal Herrian gure basoen etorkizunari buruz. 
Pinuen gaitza dela eta, beharrezkoa da basoen etorkizunari buruz hitz egitea. Basoen egoera azaldu, ustiaketa eredu berriak edo alternatibak proposatu, baso publikoen kudeaketa eta abar.

Hurrengo hitzaldia Beasainen izango da eta hizlariak NATURKONeko Aitziber Sarobe eta Iñaki Aizpuru izango dira.

Euskadiko Biologoen Elkarte Ofiziala eta Bilboko Mediku Zientzien Akademia







Euskadiko Biologoen Elkarte Ofizialak eta Bilboko Mediku Zientzien Akademiak pinudien fumigazioaren aurrean beraien iritzia eta kezka azaldu dute.
Ingurumenaren eta giza osasunean sortuko lituzkeen arriskuez ohartarazten gaituzte.

https://www.argia.eus/albistea/bilboko-mediku-zientzien-akademiak-eskatu-du-pinudiak-airetik-oxido-kuprosoz-ez-fumigatzea
https://www.cobeuskadi.es/notas-prensa-2/colegio-biologos-euskadi-ante-fumigacion-aerea-plantaciones-coniferas-2

2018-12-12




"ARALAR  MUNDUA  LEKU  DEN  LURRA"

Pelikula eta soinu bandaren musika
(USB giltza + CDa)
 

Abenduaren 15 eta 16an Berria egunkariarekin  salgai




On Produkzioak eta Landarlan Ingurumen Elkarteak
lankidetzan egindako filma
 
Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz haratago, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula bat da. Adituen adierazpenek eta mundu oniriko bateko pasarteek, Nafarroaren eta Gipuzkoaren mugan dagoen mendilerro horren balioa ezagutzera ematearekin batera, kontserbaziorako deia egiten dute.

2018-12-03


PINUAREN  GAITZAREN INGURUAN




NATURKON, Gipuzkoako talde naturazaleen 

koordinakundearen iritzia:  hemen