8 urte igaro dira Abiadura Handiko Trena (AHT) egiteko lanak hasi
zirenetik. Urte hauetan zehar
agerian gelditu da AHT ez dela bideragarria eta ez dakarrela inongo
onurarik gizartearentzako.
Porrot egin du proiektu honek, milioiak
xahutzen dituena eta oinarrizko beharrizan sozialetara bideratu beharko
liratekeen partidak murriztu beharra dakarrena, kalte itzela eraginez
gizarte, ekonomia eta ingurumen arloetan.
Paris eta Madrilekin loturarik ez dauka eta, gainera, Bilbo, Gasteiz eta
Donostia artean aurrikusitako denborak gero eta handiagoak dira, autoen
edo autobusen ia parean egoteraino.
Maila bereko zentzugabekeria ikusi
dezakegu Nafarroan, inondik inora ez doan AHTa eraikitzen ari baitira,
Aragoirekin eta EAErekin loturarik ez duena.
http://www.berria.eus/paperekoa/1800/010/001/2015-04-23/ahtaren_kontrako_manifestazio_nazionalerako_deia_egin_dute.htm
http://www.ahtgelditu.org/blog/albiste-orokorrak/2012/10/20/roberto-bermejo-gastar-en-trenes-de-lujo-como-los-define-el-presidente-de-renfe-crea-alarma-social/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
zer berri?