Landarlan Ingurumen Elkarteak maiatzean Beasain eta
Ordizia artean dagoen Mariaratz erreka
aztertu zuen, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak bultzatutako Ibaialde kanpainaren barnean.
Azterketa horretan paisaia, uraren ezaugarri
fisiko-kimikoak ( nitratoak, amonioak, oxigenoa,...), landare eta animalia biodibertsitatea, ondarea eta lekuaren
garbiketa ikertu ziren.
Datuen arabera, egoera ekologiko orokorraren emaitza ONA izan zen
Erreka eremu horren arazo nagusiak ere aztertu ziren, besteak beste, AHTaren lanek eragindako paisaiaren
inpaktua eta landare inbaditzaileen hedapena, baita bidean zehar topatu
ziren hondakinak.
Hori dela eta, iradokizun hauek
luzatu dizkiogu Ingurumen Sailari:
AHTko lanak egin dituen enpresari, landare inbaditzaileak desagerraztea.
Mariaratz errekan bizi diren mehatxatutako animalia eta landareak babesteko neurriak bultzatzea, errekaren egoera ekologia hobetzeko.
errekan aurkitu genuen ornogabea
erratza
AHTko lanak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
zer berri?