Beste hizkuntza

2017-11-23



ARALARKO  BASOAK  EZAGUTZEKO  

MENDI  IBILALDIA  ABENDUAREN  3AN




Landarlan Ingurumen Elkarteak, Kutxa Fundazioak lagunduta, mendi ibilaldia antolatu du datorren abenduaren 3a, iganderako. Ibilaldia Lizarrustiko parketxean goizeko  9etan hasiko da eta Lareoko urtegia zeharkatuz, Baiarratetik Eniriora iritsiko da. Ibilaldi honetan Aralar Natur Parkean diren basoen eboluzio historikoa, ezaugarri nagusienak eta kudeaketa motak azalduko ditu Naturtzaindiako aditua den Iñaki Aizpuruk. Horrela, herritarrei Aralar Natur Parkearen balioak ezagutarazi nahi dizkiegu, larreen balioez gain, natur balio handiko basoak ere badirela.
Lizarrustira bertaratzeko autobus zerbitzua egongo da, orgutegi honekin: 8:00 Zaldibiako Plazan, 8:10 Ordiziako DIA supermerkatuaren ondoan, 8:20 Lazkaoko Renault bidegurutzean, 8:30 Ataun San Martingo plazan, 8:40 Ataun San Gregorioko autobus geltokian eta 9:00tan Lizarrustin. Itzultzeko autobusa 13:30an abiatuko da Lizarrustitik ibilbide berdinarekin. Autobusa erabiltzera deitzen ditugu herritarrak Klima Aldaketa murrizteko konpromiso bezala eta Lizarrustiko aparkalekuko mugak kontuan izanda. Ibilaldian parte hartzeko, azaroaren 30erako izena ematea eskatzen da: landarlanelkartea@gmail.com helbidean edo telefono hauetan: 682 463 478 eta 650 399 302.

Ibilaldia dohain izango da eta parte hartzea eta erantzukizuna parte hartzaileen ardurapean izango dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

zer berri?