Beste hizkuntza

2017-11-12


ORDIZIAKO  UDALBATZAK  HIRUGARRENEZ 

ARALARKO  PISTEN  AURKAKO  

MOZIOA  ONARTUTA



Ordiziako Udal Batzak urrian, hirugarren aldiz, mozioa onartu du, Enirio-Aralarren egin nahi diren pisten aurka, oraingo honetan Eniriotik Igaratzako txaboletarako pista proiektuaren aurka. Mozioa Ordizia Orain alderdiak aurkeztu du eta bere boto eta Bilduren botoekin onartu da, PSE abstenituz, eta EAJk aurka bozkatuz. Horrez gain, Natur parkearen araudia betez, bide azpiegituren plana eratzeko proiektua aurkeztu dezala eskatzen zaio Aldundiari, pista berriak eraiki aurretik.
Mozioa Aldundiko Ingurumen Departamendura bidaltzea ere onartu da, Enirioko pistaren Ingurumen Ebaluazio Inpaktuaren txostenerako.
Ez da lehenengo aldia Ordiziako udal batzak Aralarko pisten aurkako mozioa onartzen duela, orain arte beste bi aldiz ere onartu duelarik: 2016ko azaroan Landarlanek aurkeztutakoa eta 2017ko martxoan Aralar Bizirik plataformak aurkeztutakoa. Baina orain arte, Ordiziako alkateak, Enirio-Aralar mankomunitateko buruak, ez du bere udal batzak onartutakoa azaldu mankomunitateko bileretan, orain du aukera demokratikoki jokatzeko eta bere udal batzaren erabakia babesteko!

LANDARLAN  INGURUMEN  ELKARTEA

Mozioa: hemen

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

zer berri?