Landaola
sarien banaketan, otsailaren 1ean, Nekazaritza
eta Landa Garapeneko zuzendari nagusiak abeltzaintza ereduari buruz
esandakoak argi uzten du bere buruhauste nagusienen artean
etorkizunak ez duela lekurik aurkitu. Saiatu arren, ez dugu lortu
“gizartea eboluzionatzea” eta “artzainak hazten jarraitzearen”
arteko egokitasuna zertan oinarritzen duen asmatu. Testuinguruaren
arabera susmatzen dugu zuzendari nagusiak Zaldibiko ekitaldi horretan
esan nahi zuena Aralarko “artzainak hazten jarraitzeko” mendi
hori urratzea eta pistaz betetzea nahitaezkoa gertatzen dela. Bere
kasa aintzakotzat hartzen ez duenez, gogoratu arazi beharko diogu
Aralarko ondarea zaintzeko legeak daudela eta horiek betetzea eta
betearaztea direla Nekazaritzako eta Mendietako zuzendari nagusien
eginbeharrak. Mendietako zuzendari nagusia balizko delitu batengatik
akusatuta dago Tolosako Epaitegian, ustez Aralarko pista eraikitzeko
legea urratzeagatik. Berarentzako, lege urraketa bat salatzeak
ekologistak faltsu zital bihurtzen gaitu.
Ekologistok
artzantzaren garapenaren alde gaude, baina, beti ere, garapen
iraunkor baten alde, non ganadu karga larreen produktibitatearekin
bat etorriko den eta beti ere, lurzoruen eta natur ondare orokorraren
kontserbazioarekin uztartuko dena, horrek bakarrik bermatuko baitu
artzaintzaren etorkizuna. Ez baitago etorkizun sozial edo
ekonomikorik ingurumenaren iraunkortasuna zaintzen ez bada.
LANDARLAN INGURUMEN ELKARTEA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
zer berri?