Apirilak 30, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako
Enirio-Doniturrieta pistaren ingurumen-inpaktuari buruzko ebazpenean
Ingurumeneneko zuzendari nagusiak ez du onartu pista proiektu hori
tramitatu den eran.
Aralar Bizirik eta talde ekologistek behin eta
berriz nabarmendu dutenarekin bat eginez, ebazpenak adierazten du
proiektuak “ez duela harreman zuzen, beharrezko eta
ezinbestekorik Aralarko Kontserbazio Bereziko Eremuaren kudeaketarekin,
eta aurkeztutako dokumentazioak ez duela frogatu proiektuak ez duela
sortuko, esparru horretan Enirio-Aralar Mankomunitateak aurreikusitako
antzeko proiektuekin batera, inpaktu negatibo esanguratsurik edo
nabaririk Natura 2000 sareko espazio horren kontserbazio helburuetan,
bertako intereseko habitaten eta espezieen ongizatean.”
Proiektuaren sustatzaileek aurkeztutako ebaluazio sinplifikatua ez dela
nahikoa ebatzi du Ingurumen Zuzendaritzak, eta ingurumen inpaktu
ebaluazio arrunta aurkeztu behar dela ondorioztatu du.
https://www.facebook.com/aralarbizirik/
http://goierri.hitza.eus/2018/04/30/gipuzkoako-ingurumen-zuzendaritzak-ez-du-onartu-enirio-doniturrieta-pisten-proiektua/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
zer berri?