Beste hizkuntza

2018-05-16

Fortuna KE eta EH Mendi Federazioa






Oraingoan Mendi elkarteetatik datoz bi berri hauek.
Batetik FORTUNA KEak, ekainak 3,  78. Fortuna Mendi Ibilaldia antolatu du Aralarren eta helburu berezia izango du:

"78. edizio honen helburu berezia –paisaia bereziez gozatzeaz gainera- mendizaletasunean Aralar Parke Naturalaren gaur egungo arazoei buruzko sentsibilizazioan datza. Parte hartzaileek mendi esanguratsu hauek gaur egun dituzten egoera eta arazoen jakitun eginez. Zentzu honetan, gure ibilbidea 2017an ibilgailuentzako eraikitzen hasi zen pisten ondotik igaroko da zati handi batean."

Ibilbide luzea Lizartzan hasiko da, Otsabioko pagadiak zeharkatu eta Zarateko lepora iritsi eta bertatik Larrondo eta Zabalegitik igaroz Aralarren barneratuko da, Igaratza eta Eniriotik Zaldibian bukatzeko. Guztira 40 km izango dira. 
Bestalde, Ibilbide Motza Amezketan hasiko da, San Martin auzoan, eta Larrondotik ibilbide luzearekin bat egingo du Zaldibiraino.

http://www.cdfortunake.com/eu/kirol-probak/mendi-ibilaldia.html

Bestetik,EUSKAL MENDI FEDERAZIOAREN azken adierazpenaren berri emango dizuegu.


Euskal Mendi Federazioak Elgoibarren eginiko bere azken batzar orokorrean Aralarko pisten inguruko adierazpen bat onartu du, aldeko 49 botorekin, lau abstentzio eta ezekorik gabe. Batetik, «Aralarko Natur- Parkearen kudeaketak etorkizun bideragarria berma dezan, sektore guztien arteko partaidetza prozesu ireki bat zabaltzea» eskatu du.


Honez gain, aurreikusita dauden azpiegiturak «jasateko gaitasuna aurreikusteko» Gipuzkoako Foru Aldundiari «azterketa zientifiko sakona eta zehatza» eta  Aralarren egiten diren jarduera ekonomikoen azterketa sozio-ekonomikoa egitea  eskatu dio aldundiari.

Proiektuaren tamainaren eta helburuei buruzko informazioaren «gardentasunaren premia» azpimarratu du federazioak, «gurea bezalako gizarte heldu eta informatuak egokiak jotzen dituen erabakiak modu demokratiko batean har ditzan». Azterketak egin eta parte hartze prozesua bukatu arte pisten obrak eta etorkizunerako aurreikusita dauden proiektuak gelditzea eskatu du. 
Horrez gain, Aralarko Parke Naturalaren «kontserbazioaren defentsan parte aktiboa» izango dela azaldu du.


https://ataria.eus/tolosaldea/1525969418523-azterketa-zientifiko-sakona-euskal-mendi-federazioaren-eskaera

https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2018-04-30/hemeroteca_articles/aralarko-pisten-auziaren-adierazpena-ia-gehiengo-osoz-onartu-da

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

zer berri?