Beste hizkuntza

2017-02-06

Oiduiko Txabolaren erretzea






Oiduiko Txabolaren erreketa


    Aralar Bizirik plataformak eta Landarlan Ingurumen Elkarteak bart gauean Oiduiko bordan gertatutakoak gaitzesten dute. 180 bazkide dituen Zaldibiako Gailurrerantz Mendi Elkartearen borda erre da hain zuzen, elkarte horren zuzendaritzak guk bultzatutako pista proiektuen aurkako atxikipenari babesa eman ziolarik. Suhiltzaileek aipatutakoaren arabera, sua ez ekonomikarik eta ezta subajurik ere ez zegoen gela batean sortu denez, sutea norbaitek eragindakoa izan dela ondorioztatu da. Hain zuzen ere atzeko egonlekuan sortu da, eta bertatik borda guztia erre arte hedatu da teilatuaren erortzea eraginez, zutik geratu den bakarra bordaren harrizko kanpo paretak izan dira. Zaldibiarrez gain, pertsona askok erabiltzen zuten borda hau gaua pasatu nahiz bestelako ekintzetarako. Besteak beste, Aranzadi Zientzi Elkarteko ikerlariak bertan egonaldi batzuk eginak dira eta Enirio-Aralar mankomunitateko herrietako biztanleek ere. Zorionez bart gauean ez zegoen inor bertan gaua pasatzen.  
Aralar Bizirikek eta Landarlanek beti aldarrikatu dute indarkeria eta gorroto zentzu guztien aurkako jarrera, eta gisa honetako ekintzek azken hilabeteetan pairatzen dugun liskar giroa areagotu besterik ez duela egiten ondorioztatzen dute. Beti ekintza baketsuak bultzatu ditugu eta bultzatuko ditugu, eta alde bateko zein besteko gorroto adierazpenen aurka agertzen gara. 


     

Gisa honetako ekintzekin, alde guztiak galtzaile ateratzen gara, eta gizarte honek bizi duen tentsioa muturrera eramaten da. Onartezina iruditzen zaigu Aralarren bizi dugun gatazka maila honetara heltzea, eta ondorioz, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Enirio Aralar Mankomunitateari eskatzen diegu, gatazka hau amaitzeko bideak jartzea, pista proiektu hau bertan behera uztea, eta Aralar Natur Parkearen Kudeaketa Plan berri batean lanean hastea. Aralarren lana egin, Aralarretaz gozatu, Aralar aztertu edota besterik gabe herriko plazatik bertako paisaiaz gozatzen dugunon iritzia maila berean jarriz, denok baikara horren jabe. Aralar Natur Parkea izanik, Gipuzkoako Foru Aldundiak du bertako legedia betetzearen ardura, eta behin eta berriz aldarrikatu dugun moduan pista proiektu horrek Natur Parkearen ordenazio planeko hainbat artikulu bortxatzen ditu.
Pasa den asteburuan, Aralarko artzain eta ganaduzaleek antolaturiko festan, gai honen inguruan hitz egitea eta zubiak eraikitzea garrantzitsua zela adierazi zuten, eta gu ere horretan ados gaude. Baina gure ustez gisa honetako ekintzek dena hankaz gora botatzen dute. Gipuzkoako hego-ekialdeko herri hauetan bizi dugun tentsioa jasanezina dela iruditzen zaigu, eta idatzi honekin gure erakundeen eta alderdi politikoen konpetentzia falta salatu nahi dugu.
Foru Aldundiaren ardura da Aralar Natur Parkea zaintzea eta gatazka hau konpontzea. Pista proiektua gelditu dezagun eta denon Aralar bat sortu dezagun. Naturaren defentsaren alde gaudenok, ez gara horrelako ekintzekin kikilduko eta lehengo jardunari eutsiko diogu. Indarkeriarik ez eta gorrotorik ez!
Zaldibiarrek Oiduiko bordan pasa dituzten gau magiko guztien esentzia su garrek eraman dute. 
Gure babes osoa Gailurrerantz Elkarteari. Txabola berriz altxatuko dugu denon artean!!
          hasi dira jada auzolanean, ikusi honako bideoa: HEMEN.




Aralar Bizirik plataforma eta Landarlan Ingurumen Elkartea 

2017-02-02

hezeguneen eguna 2017




Hezeguneen Mundu Eguna da otsailaren 2a, aukera ezin egokiagoa ekosistema horien garrantzia gogoratzeko. Mendeetan gaixotasun-iturritzat jo izan ziren, eta askotan lehortu egin ziren, eta nekazaritzarako baliatu.
"XX. mendeko 60ko hamarkadan, hezeguneetako ornitologia-balioak azpimarratzen hasi ziren, eta apurka-apurka eremu horiek babestearen aldeko iritzia zabaldu zen gizartean, dituzten balio eta funtzio anitzak onartu egin zirelako"

http://www.worldwetlandsday.org/es/
http://www.ramsar.org/es/acerca-de/la-convenci%C3%B3n-de-ramsar-y-su-misi%C3%B3n
http://www.ecologistasenaccion.es/article1117.html

2017-01-20

ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA ETA ARALARREN ALDE

Aralarko pistak direla medio Aranzadik izandako agerraldia dela eta, Aralar Bizirik plataformak eta Landarlan elkarteak EHNE eta ENBAri erantzunez


ARANZADI  ZIENTZIA  ELKARTEA  ETA  ARALARREN  ALDE


Goierriko Landarlan Ingurumen Elkartea eta Aralar Bizirik plataforma, biziki poztu dira Aranzadi Zientzia Elkarteak, urtarrilaren 13an Batzar Nagusietako Ingurumen Batzordean Aralarko pisten inguruan egindako agerraldian eskainitako azalpenengatik. Agerraldi horretan Aralarko natur parkea eta Natura 2000 europear Sareko Babes Bereziko Eremuaren balio paisajistiko, ekologiko eta naturalistikoak azpimarratu ditu eta horiek eta gizakiaren erabileraren arteko oreka mantentzearen beharra nabarmendu. Horiek azaltzeaz gain, natur parke horretan abeltzaintza izaten ari den eboluzioa azaldu dute. Era berean, adierazi dute pista proiektuek inpaktu larriak eta atzeraezinak eragingo dituztela eta baita gizartean haustura. Eta amaitzeko, artzaintza jasangarriaren aldeko deia egin dute, oraingo azpiegituretan oinarritutakoa eta natur baldintzak kontuan hartuko dituena, araudi guztiak barneratuz, ikuspegi guztiak ainzat hartuko dituena, eboluzio eta errealitateko datuetan oinarrituta, ekonomikoki bideragarria eta etorkizuneko gizarteari begira egongo dena.


Landarlan eta Aralar Bizirik erabat ados daude Aranzadik adierazitako irizpideekin eta egindako proposamenarekin: lan talde bat sortu behar dela sektore interesdun guztiekin Aralarko Parke Naturalaren beharrak lasaitasunez aztertzeko garapen bideragarri eta orekatu bat izan dezan. Eta hori betetzea eskatzen diete Foru Aldundiari eta Enirio-Aralar mankomunitateari, pista proiektu guztiak geldituz, Aralar Natur Parkeko araudi guztiak betez eta Aranzadiren irizpide zientifikoetan oinarrituz.


Alderdi politiko guztiei ere eskatzen diegu onar ditzatela Aranzadiren irizpideak eta 2003an lortutako adostasunari berriro hel diezaiotela Aralar kontserbatu eta babestearen alde, eta horretarako behar diren baliabide ekonomikoak bideratzea eska diezaiotela Foru Aldundiari. Eta herritarrei, eskari hauek zabaldu ditzatela beren esparruan, lantoki, elkarte, sindikatu, ikastetxe, alderdi politiko …


Halaber, urtarrilaren 16an, EHNE eta ENBA sindikatuek eman duten prentsaurrekoan, Aranzadi Zientzia Elkarteari buruz egin duten balorazioarekiko erabateko desadostasuna adierazten dugu. Aipatutako Zientzia Elkarte horren zorroztasun zientifikoa ezin da zalantzan jarri, aurreko ostiraleko agerraldiko azalpenek eta berak egin duen ibilbide luze eta emankorrak ez dutelako horretarako bide ematen.


Amaitzeko, gizarteari ere jakinarazten diogu, Aranzadik aurkeztutako datu esanguratsuak eta Aralarko mendian egindako zientzia ikerkuntzaren ibilbidea dela eta, bere agerraldia Ingurumen Fiskaltzaren esku jarri dutela Eguzki eta Landarlan elkarteek, Saltarriko pistaren aurkako salaketan aditu-frogatzat hartua izan dadin.

http://naturkon.blogspot.com.es/

2017-01-15

Aralarren pistak eraikitzeak dakarren kalteaz ohartarazi du Aranzadik berriz ere






Aranzadi Zientzia Elkartea Gipuzkoako Batzar Nagusietako Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Batzordean agerraldia egin zuen ostiralean, urtarrilak 13.
 Aralarreko Parkean aurreikusten diren pistek ekarri dezaketen ingurugiroarekiko galeraz ohartarazteko. Elkarteak 2002an aurkeztu zuen txostena berretsi du, non Gipuzkoako Foru Aldundiak eta mankomunitateko udaletxeek azpiegitura hauek bertan behera uztea erabaki zuten

http://www.aranzadi.eus/actualidad/aranzadi-advierte-otra-vez-del-impacto-ambiental-irreversible-que-tendria-construir-pistas-en-aralar?lang=eu
http://goierri.hitza.eus/2017/01/13/aranzadik-dio-pisten-proiektuak-inpaktu-gogorra-eta-atzeraezina-eragingo-duela-aralarren/
http://www.diariovasco.com/gipuzkoa/201701/14/aranzadi-avisa-pistas-aralar-20170114005949-v.html
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2017/01/14/sociedad/aranzadi-advierte-del-impacto-de-las-pistas-de-aralar

2017-01-14


ABENDUKO   MANKOMUNITATE   
BILERAREN   BALORAZIOAK


Xabier Iraola (ENBA sindikatuko koordinatzailea): Aralarko abeltzain hunkigarriak

Iñaki Aizpuru (Enirio-Aralar Mankomunitateko Itsasondoko ordezkaria): Aralarko jabe arduratsuak

Jose Miguel Santamaria (Enirio-Aralar mankomunitatearen lehendakaria): Iñaki Aizpururen kamiseta



2017-01-12

Nora garamatzate Aralarko pistek?



 Nora garamatzate Aralarko pistek?

Oraingoan Josebe Blancoren idatzia gomendatu nahi dizuegu.
Hausnarketa ta elkarrizketaren alde.

"Aralarko pistak gure etxean ere hizketarako gaia izan dira, erreparo handiz hitz egin dugu, jakitun informazio falta dugula, eta hari mutur asko dituela matazak."

...
"Pistak saihesteko alternatibarik eman al da?
Hemendik oso gertu, Iparraldean eta Biarnon –adibidez–, artzainak udako larreetara maiatza-ekaina aldean – etxe bakoitzaren arabera– hasten dira igotzen, eta jaisten dira urria aldean. Ari gara hitz egiten Pirinioez, mendi altuez. Garai hori pasatzeko behar dituzten gauza guztia-guztiak helikopteroz eraman eta ekarri egiten dituzte, baita haurren jostailuak ere."
...
 "Mendi publikoa kudeatzen duenak zer mendi-eredu nahi du?..."


http://zuzeu.eus/euskal-herria/nora-garamatzate-aralarko-pistek/