Beste hizkuntza

2018-03-16

EKOZINEMA 2018



                             

AURTEN ERE EKOLOGISTAK MARTXAN ANTOLATURIK 
GOIERRIKO BARATZAREKIN BATERA EKOZINEMA GOIERRIN ETA EUSKAL HERRIKO HAINBAT HERRIETAN
martxoak 20  Ataun San Gregorion "Desierto liquido"
martxoak 21 Ordizian "El viaje de Unai" 
martxoak 22 Zaldibian "Hija de la laguna" 
martxoak 23 Ordiziako Herriko tabernan "El otro lado de la tecnologia" 



2018-03-12

martxoko ibilaldia


Mila esker Ibilaldira etorri zineten guztioi!!!!

  Lagun talde polita elkartu ginen. 
Goierritarrak eta baita ere, Kostaldeko  lagunak


 Lizarrustitik  abiatu eta Iñakiren azalpenekin jantzi genuen ibilaldia,
 

 Basoaren kudeaketa, erabilpenak eremu pribatu edo publikoetan,

 

  egoera, etorkizuna, Aralargo parke Naturalean  eta abarri buruz aritu ginen




 laister arte!!!

2018-03-04

ARALAR BASOAK EZAGUTZEKO IBILALDIA



GIPUZKOAKO  ALDUNDIA  LANEAN

 ARI DA 

HERRI-AKUSAZIOA EZABATZEKO



Eguzki Talde ekologista eta antinuklearra eta Landarlan ingurumen elkartea, Aralarko gizarte-interesen ordezkari gisa, herri-akusazioa bilakatu dira, epaitegietan Arantxa Ariztimuño eta Felix Asensio-ren aurka aurrera jarraitzen duten aurre-eginbide judizialetan. Bi politiko inputatu hauek PNV-PSE Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako eta Ingurune Naturaleko Zuzendari Nagusia eta Ingurumeneko Zuzendari Nagusi ohia dira hurrenez hurren. Ingurumenaren eta natur eremu babestuen zaintza egin behar zutenak izanik, interes orokorra bermatu beharko lukete, baina ez omen da horrela izan eta lurralde-antolaketaren aurkako ustezko delitu batengatik inputatuak daude, Enirio-Aralarko barruti babestuan 4 km pasako pista bat baimendu eta sustatzeagatik. Jarraitu irarkurtzen.


DIPUTACION  DE  GIPUZKOA  MANIOBRA 
 PARA  ELIMINAR  LA  ACUSACION  POPULAR

La organización ecologista y antinuclear Eguzki y la asociación ambiental Landarlan, como representantes del interés social en defensa de Aralar, se hallan personadas como acusación popular en las diligencias previas que se siguen en los tribunales contra Arantxa Ariztimuño, actual Directora General de Montes y Medio Natural, y Félix Asensio, anterior Director General de Medio Ambiente. Ambos son los cargos políticos que en la Diputación Foral de Gipuzkoa (PNV-PSOE) deberían responsabilizarse de la conservación del Medio Ambiente y de las áreas protegidas, en interés de todos. Pero se hallan imputados (ahora investigados) por hacer lo contrario, por autorizar y promover la construcción de una pista de más de 4 km en zona protegida de Enirio-Aralar, cometiendo un supuesto delito contra la ordenación del territorio. Seguid leyendo





2018-02-25


ARTZAINTZAK  ONIK  EGITEN  AL  DIO  

 MENDIARI?



Pierre Rigaux · 2016/02/09

(Pierre Rigauxen "Le pastoralisme est-il bon pour la montagne?" artikuluaren itzulpena. Jatorrizkoaren iturria: https://blog.defi-ecologique.com/le-pastoralisme-est-il-bon-pour-la-montagne/#comments).

Har bedi aintzat funtsean Frantziako Alpeak dituela autoreak hizpide, bereziki Hegoaldeko Alpeak; beraz, analisia ezin da bere horretan eta besterik gabe noranahi estrapolatu.
Alde hori aintzat hartuta, artikuluan aipatzen diren gehiegizko larratzearen ondorioak aplikagarriak dira Aralarren. Bertan dira, izan ere.



Hautes-Alpeseko larreak, Devoluyen - Pierre Rigaux


¿EL  PASTOREO  ES  BUENO  PARA  LA  MONTAÑA?


¿El pastoreo es bueno para la montaña??
por Pierre Rigaux · 09/02/2016 

(Traducción del artículo "Le pastoralisme est-il bon pour la montagne?" de Pierre Rigaux, publicado en https://blog.defi-ecologique.com/le-pastoralisme-est-il-bon-pour-la-montagne/#comments)

Téngase en cuenta que se refiere básicamente a los Alpes franceses, más específicamente a los Alpes del sur, por lo que no todo su análisis es extrapolable.
Dejando a salvo tal diferencia, los efectos del sobrepastoreo que describe el artículo son aplicables a Aralar, y de hecho están presentes aquí.


2018-02-18



ARANTXA  ARIZTIMUÑO,  MENDIETAKO   

FORU   ZUZENDARIARI   DIMISIO  ESKAERA



Euskarazhttp://naturkon.blogspot.com.es/2018/02/arantza-aristimuno-dimititzeko.html






PETICION  DE  DIMISION  A  LA  DIRECTORA  FORAL  

DE   MONTES,  ARANTXA  ARIZTIMUÑO


Gaztelerazhttp://naturkon.blogspot.com.es/2018/02/apoyamos-la-peticion-de-dimision-de.html

2018-02-12



Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendari nagusiari


Landaola sarien banaketan, otsailaren 1ean, Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendari nagusiak abeltzaintza ereduari buruz esandakoak argi uzten du bere buruhauste nagusienen artean etorkizunak ez duela lekurik aurkitu. Saiatu arren, ez dugu lortu “gizartea eboluzionatzea” eta “artzainak hazten jarraitzearen” arteko egokitasuna zertan oinarritzen duen asmatu. Testuinguruaren arabera susmatzen dugu zuzendari nagusiak Zaldibiko ekitaldi horretan esan nahi zuena Aralarko “artzainak hazten jarraitzeko” mendi hori urratzea eta pistaz betetzea nahitaezkoa gertatzen dela. Bere kasa aintzakotzat hartzen ez duenez, gogoratu arazi beharko diogu Aralarko ondarea zaintzeko legeak daudela eta horiek betetzea eta betearaztea direla Nekazaritzako eta Mendietako zuzendari nagusien eginbeharrak. Mendietako zuzendari nagusia balizko delitu batengatik akusatuta dago Tolosako Epaitegian, ustez Aralarko pista eraikitzeko legea urratzeagatik. Berarentzako, lege urraketa bat salatzeak ekologistak faltsu zital bihurtzen gaitu.

Ekologistok artzantzaren garapenaren alde gaude, baina, beti ere, garapen iraunkor baten alde, non ganadu karga larreen produktibitatearekin bat etorriko den eta beti ere, lurzoruen eta natur ondare orokorraren kontserbazioarekin uztartuko dena, horrek bakarrik bermatuko baitu artzaintzaren etorkizuna. Ez baitago etorkizun sozial edo ekonomikorik ingurumenaren iraunkortasuna zaintzen ez bada.

LANDARLAN  INGURUMEN  ELKARTEA