Beste hizkuntza

2017-02-13

Garoñako zentral nuklearra berriz irekitzea onetsi du CSNk




Baietza eman du CSNk. 
Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak ez du eragozpenik ikusten Garoñako zentral nuklearra (Burgos, Espainia) berriz martxan ipintzeko; horretarako hainbat moldaketa egin beharko direla nabarmendu du, baina egiten badira oztoporik ezin zaiola ipini.
Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak Garoñako zentral nuklearra zabaltzeko aukera eman dio Nuclenorri. Espainiako Gobernuaren esku dago baimena.

CSNko presidente Fernando Martik prentsaurreko batean azaldu ditu erabakiaren nondik norakoak. Adierazi duenez, Espainiako Energia Ministerioak erabakiko du, zabaltzekotan, noiz arte egongo den irekita Garoñako zentrala: "CSNk ez dio Garoñari baimenik ez ematen, ezta kentzen ere; soilik zehazten du zein baldintza bete behar dituen, martxan jartzekotan, modu seguruan egiteko; Energia Ministerioak erabaki beharko du".
Nuclenor da zentralaren jabea, eta, adierazi duenez, CSNk txostenean jasotako "baldintzak" zeintzuk diren ezagutzeko zain dago "behin betiko jokalekuaz" erabakitzeko: "Behin baldintzak jakinda, erabakia hartuko du".


http://www.berria.eus/albisteak/131430/garonako_zentral_nuklearra_berriz_irekitzea_onetsi_du_csnk.htm
https://sustatu.eus/1486557397154
http://www.ecologistasenaccion.es/article33660.html
http://www.abc.es/espana/castilla-leon/abci-entorno-garona-entre-esperanza-y-indignacion-tras-informe-favorable-201702130933_noticia.html
http://politica.elpais.com/politica/2017/02/11/actualidad/1486811513_912530.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

zer berri?