ARALAR NATUR
PARKEAN BI PISTA
BERRI
GEHIAGO ONARTUTA!
Apirilean
Aralar Natur Parkearekiko erabaki okerrak berrriro hartu dira Parkeko
Patronatoan eta Enirio-Aralar mankomunitateko zuzendaritza batzarrean.
Natur
Parkeko Patronatoko bileran Diputazioko Mendietako eta Natura inguruneko zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako
Ingurumen Saila eta Haziz gain, eragile hauek hartu dugu parte: udal ordezkariak
(Ataun (2), Lazkao, Zaldibia, Abaltzisketa eta
Tolosa), EHNE eta ENBA sindikatuak, Euskal Herriko Unibertsitateko
arkeologia saila, Gipuzkoako Mendizale Federazioa, Gipuzkoako Baso Elkartea eta
Landarlan Ingurumen Elkartea.
Bilera
horretan, onartu dira 2017rako aurrekontuak, Zaldibiako udala eta
Landarlanen iritzien aurka. Gure ustez aurrekontu horiek, ez dute helbururik
ezta beharren justifikaziorik, eta bi pista berri irekitzea aurrikusten dute, horietako bat, Enirio-Doniturrieta.
Pista hau Enirio-Aralar mankomunitateko lurretan izanik, mankomunitateak bere
aurrrekontuak onartu aurretik, onartu du Patronatuak eta ez da onargarria Patronatoak
erabakitzea zer egin mankomunitateko lurretan. Horrez gain, ez da kopuru zehatzik
jarri animalia eta landare basatien jarraipenerako, hori izanik Natur Parkearen
helburu nagusienetakoa. Oiduin erretako txabola konpontzeko dirua jartzeak
guztion onarpena izan du. Hazik azaldutako mendiko larreetako habitaten
kontserbazioa eta kudeaketaren hainbat neurrirekin ere ados azaldu gara,
adibidez, ganadua baztertzea, erosio arriskua duten lekuetatik, eragina zuzentzeko, hori izanik pisten
eraikuntzaren aurrean gure ustez hartu behar den neurrietakoa. Prest azaldu
gara ere Hazirekin elkartu eta gure ekarpenak helarazteko.
Bestetik Enirio-Aralar mankomunitateak
apirilaren 19an egindako zuzendari batzarrean, Enirio-Doniturrieta pista
egiteko ingurumen inpaktu azterketa lanak eta eraikuntza proiektua egiteko
enpresak aukeratu dituzte Abaltzisketa, Altzaga, Amezketa, Arama, Ataun, Beasain,
Lazkao eta Ordiziako udal ordezkariek eta larreen erabilpenaren ordenantzari Landarlanek
kudeaketa hobetzeko asmoz aurkeztutako
hamabi alegazioak atzera bota dituzte
ere, fundamentuzko justifikaziorik eman gabe.
Mankomunitateko
zenbait udal ordezkarik Enirio-Aralarko larreetan ganadua dutenez eta ondorioz,
interes ekonomiko zuzenak, bozketan abstenitu egin beharko lirateke
mankomunitateko idazkariak bileran Landarlani baieztatu bezala, beraz orain arte egindako bozketak
zalantzazkoak direla jakinarazten dugu, udal ordezkari batzuk beren interes
ekonomikoen alde bozkatu dutelako.
Informazio gehiago: hemen
Aralarko Patronatoaren 15 eta 16 urteetako memorien balorazioa
Aralarko Patronatoaren 2017rako aurrikuspenen balorazioa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
zer berri?