ENIRIO-ARALAR MANKOMUNITATEAREN ERABAKIAK
BERTAN BEHERA UZTEKO ESKARIA
Gaur hemen jakinarazten dugu Landarlan Ingurumen Elkarteak mankomunitatera eskaera bidali
duela azkenaldian hartu dituen erabakiak pista proiektu, aurrekontu, larren ordenantza eta beste
batzuk bertan behera utz ditzan, arrazoi hauengatik:
- Mankomunitatearen apirileko bileran, erakunde honetako idazkariak Landarlani erantzun zion bezala, mankomunitateko ordezkari politikoek ez dute egina beraien ondasun eta jarduera ekonomikoen adierazpena, udaletan egiten den bezala.
- Dakigunez, badira hainbat ordezkari abereak dituztenak Enirio-Aralarreko larreetan, Abaltzisketako ordezkaria, foru aldundiko teknikaria eta ganaduzalea, Amezketako ordezkaria eta artzaina, eta Altzagako ordezkaria eta senitartekoa ganaduzalea duena. Ordezkari hauek abstenitu ordez, legeak agintzen duen moduan, interes pribatuak tarteko direnean, bozka eman dute, artzain eta ganaduzaleen onurarako diren hainbat erabakietan: pistak, larreen ordenantza, aurrekontuak eta abarretan, kasu batean izan ezik, apirileko bileran, Itsasondoko ordezkariak, 2003ko Egitamua berrikusi eta eguneratzeko lanen konteatazioaz, Amezketako ordezkaria abstenitu baitzen. Baina orain arte, inork ez die abstenitzeko eskatu. ez mahaiburuak, ez idazkariak, ezta beste kideek ere.
o ordezkaritza duena, mankomunitateari adierazi dio legeak ematen dizkigun aukeren arabera, aipatutako kid kide horiei ezetza ematen diegula, beren interes pribatuen alde kasu gehienetan bozka eman dutelako.
I Informazio gehiago: hemen
Hr
-
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
zer berri?