Mikel Etxeberria biologo beasaindarrak aurkeztutako ‘Udara
bat ardiekin, senari jarraika’ lanak CAF-Elhuyar lehiaketako
NEIKER-Tecnalia saria 2017 jaso du.
Lan honek ardien bizi ohiturak eta elikatzeko dituzten moduak aztertu ditu.
«Ardiek ingurune batzuk besteak baino nahiago dituztela ikusi dut, eta
bereziki jotzen dutela habitat horietara, bai elikatzeko eta baita
hausnarrean egoteko ere»
Lana burutzeko hiru artaldetako ardiei GPS idunekoak jarri zizkieten
lepoan eta bi hilabetez utzi zituzten mendian euren kasa ibil zitezen.
Behin epea amaituta, «GPSetatik datuak hartu eta tratamendu
estatistikoen bidez» emaitzak lortzen joan ziren. Ardien posizio puntu
bakoitza zein landare komunitatetan zegoen ikusi zuten, eta horrekin
habitat hautespena kalkulatu dute.
Hartutako datuen emaitzekin bost habitat zehaztu zituzten: «larre
dentsoa (>%85 larrea), larre harritsua (<%15 larrea), trantsizio
larrea (%15-85 larrea), sastrakadiak eta besteak» Landaretza mota horiek denak erabiltzen dituzte ardiek, guztiak behar dituzte bizirauteko,
neurri ezberdinean.
Hauen artean, «ardiek trantsizio larreak dituzte gustukoen». Izan
ere, larre horietan larre harritsuko eta larre dentsoko espezieak daude.
«Dibertsitate handi hori leku txikian aurkitzen dutenean bazka
desberdin asko dute eta dieta osasuntsu bat izateko aukera ere bai». Dena den, belarra «oso energia gutxiko elikagai denez»,
larre dentsoa ere asko ustiatzen dute, «bertan dagoelako belar gehien».
Elikatze ohiturez gain, leku itzaltsuak ere aukeratzen dituzte
artaldeek, «hausnarrean aritu ahal izateko».
http://zientzia.eus/artikuluak/udara-bat-ardiekin-senari-jarraika/
http://goiberri.eus/2017/05/29/senari-jarraika/
Artikel Ini Sangat Bermanfaat sekali ... Jangan Lupa Dibaca Juga Artikel berikut ini :D
ErantzunEzabatuIni dia tempat Terbaik dan Terjitu VipBola88
Pastikan Agen Bola terbaik anda dari Taruhan Bola
Ini bukan Agen Kaleng-kaleng tapi Agen Bola
1 Akun Untuk Semua Permainan
Bonus Deposit 10% Setiap Hari
Cashback Hingga 15%
Referral 2.5%
Casino 0.8%
WA : +855 96 826 9586
LINE : angkasabolacs