Beste hizkuntza

2017-07-16

Agua Zarca proiektu hidroelektrikoa gelditu dute







Hondurasen 2016ko martxoan hil zuten Berta Caceres ekintzaile ekologista eta aurten Lesbia Yaneth Agua Zarcako urtegiaren kontrako borrokan aritzeagatik. Orain, makroproiektua gelditzea erabaki dute.

Garapenerako Holandako Bankuak eta Kooperazio Industrialerako FuntsaFinlandiarrak behin betiko kendu diote babesa Agua Zarca proiektu hidroelektrikoari. Urtegia eraikitzera zihoan Garapen Energetikorako Sozietate Anonimoa enpresak azken urteetako tentsioa baretzea espero du. Komunitate indigenekin hitz egiteko asmoa duela jakinarazi du, etorkizuneko garapenaz hitz egiteko.

Komunitate Indigenak gogor borrokatu dira, beren lurrak, ekosistema, ekonomia eta bizi eredua arriskuan jartzen zuen urtegiaren kontra. Errepresioa eta gerra zikina ere jasan dituzte proiektu honi aurre egiteagatik.

 Honen harira, Global Witness-ek egindako txostenen arabera 2015ean 185 ekintzaile ekologista hil zituzten eta 2016an gutxienez 200 pertsona hil zituzten “beren lur, baso eta ibaiak babesten saiatzeagatik meatzaritza, nekazaritza eta egurgintzako enpresen aurrean”,  Lau hildako astero, batez beste.



https://www.globalwitness.org/en/
http://www.argia.eus/albistea/berta-caceresek-borrokatu-zuen-urtegia-gelditu-dute
http://www.argia.eus/albistea/errekor-tristea-gutxienez-200-pertsona-hil-zituzten-2016an-ingurumena-defendatzeagatik
http://www.bbc.com/mundo/noticias/2015/04/150423_honduras_berta_caceres_am
http://www.bbc.com/mundo/noticias-america-latina-39149512

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

zer berri?