I
Hemen dugu hurrengo pista proiektuaren ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua eta proiektua ( gazteleraz azken hau).
Proiektuak sortu duen herri gatazka kontutan izan gabe eta beste alternatibarik aztetu gabe, aurrera jarraitzen dute.
Denona den Aralar Natur Parkean eta denon diruarekin, batzuen interes pribatu eta ekonomikoak soilik kontutan izanik.
"Ingurumeneko
Zuzendaritza Nagusiak Aralarko Enirio eta Igaratzako txaboletara mendi-bideen
ibilgailu motorizatuentzako egokitzapen proiektuaren ingurumen-inpaktuaren
ebaluazio sinplifikatua egiteko kontsulten izapidea hasi du.
Hori
dela eta, eskuragarri daude web orri honetan proiektua eta ingurumen dokumentua
herri administrazioek eta interesdun guztiek aztertu ahal izateko eta
proiektuak ingurumenean eragin esangarriak izan ditzakeen iritzia eman ahal
izateko, baita, komenigarri iruditzen zaizkien ingurumen arloko iradokizunak
eta ekarpenak aurkezteko.
Iradokizun
eta ekarpenak aurkezteko 30 laneguneko epea egongo da."
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
zer berri?