BIZKAITIK DATOR EKIMEN BERRI HAU!!
Hemen duzue Lurgaiaren aurkezpena eta berain helbideak azpian.
"Lurgaia Fundazioa (lehen, Urdaibai
Fundazioa) 2002an sortutako irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatu bat
da, eta EAEko natura-ondarearen kontserbazioa eta kudeaketa ditu xede.
Espainiako estatu osoa du jarduera-eremutzat, baina, praktikan, jarduera
gehienak Euskal Autonomia Erkidegoan egiten ditu.
Biodibertsitatearen kontserbazioa eta ingurune naturalaren kudeaketa dira Lurgaia Fundazioaren jardueren ardatzak. Hauek hartzen dira ingurune naturaltzat: espezieak, habitatak, haiekin lotutako prozesu ekologikoak eta paisaia.
Hala,
lurraldearen kudeaketan esku hartzen du, lursail pribatuen eta
publikoen kudeaketa jasangarriaren bidez (pribatuak, dohaintza bidez,
erabiltzeko lagata, alokatuta edo erosita; publikoak, emakida edo
partzuergo bidez), arriskuan dauden espezieak babesteko eta
berreskuratzeko planak martxan jartzen ditu, ikerlanak sustatzen eta
gauzatzen ditu, eta natura babesteko dibulgazio- eta
sentsibilizazio-jarduerak egiten ditu"
http://lurgaia.blogspot.com.es/2017/10/crowdfunding-nuestros-bosques-nuestro.html
http://www.lurgaia.org/index.php?lang=eu
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
zer berri?