Beste hizkuntza

2017-03-21

Ekitaldia Prestazio Handiko Trena (AHT)ri buruzko txostena MARTXOAK 27



MARTXOAK 27, ASTELEHENEAN DAVID HOYOSEK TXOSTENAREN BERRI EMANGO DIGU, IRUÑAN IZANGO DA EKITALDIA, CIVIBOX CONDESTABLE (KALE NAGUSIA 2) ARRATSALDEKO 19:00.

TXOSTENETIK ATERATAKO LABURPENA
Diseinatu zutenetik 20 urte eta lanak hasi zirenetik 10 urte igaro direnean, Euskal Herrikoabiadura handiko
trenaren proiektua, euskal Y izenez ezaguna, abiadura apalean mugitzen ari dela dirudi, aurrekontuen urriak eta baliagarritasun sozialaren gainean handituz joan diren zalantzek eragindako apaltzea.
Diziplinarteko ikuspegiaz burututako azterketa honek agerian uzten du azpiegitura hau justifikatzeko erabili ziren argudioek (errentagarritasun soziala, ekitatea, jasangarritasuna eta modernitatea) ez diotela jada proiektuari eusten, gaur den nazioarteko ebidentzia enpirikoaren argitan. Azterketa honen helburua da,
Autonomia Erkidegoan inoiz egin den inbertsiorik handiena (azken zifra 10.000 milioi euro ingurukoa izango da) duen proiektuaren baliagarritasun sozialaz oraindik bete gabe dagoen debaterako iritzi-elementuak
eskaintzea. Horrez gain, azterketak bestelako elementuak ere ematen ditu, euskal errealitatetik haratago,
Espainian zein Europan den abiadura handiko tren ereduaren jasangarritasun ingurumenekoa, soziala eta ekonomikoa zalantzan jartzeko.

http://www.fundacionsustrai.org/
http://publicaciones.hegoa.ehu.es/publications/355
http://www.fundacionsustrai.org/por-que-hemos-tenido-que-hacer-esta-campana
http://www.sustraierakuntza.org/zergatik-egin-behar-izan-dugu-kanpaina-hau

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

zer berri?