ERREKLAMAZIOA
ENIRIO-ARALARKO
LARREEN ORDENANTZARI
Jakinarazten dugu gure elkarteak erreklamazioa jarri diola
Enirio-Aralarko larreen
ordenantzari. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten ordenantza hori,
urtarrilaren 13an, inongo publizitaterik egin gabe.
Erreklamazio horren puntuak honako hauek dira:
ordenantzari. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten ordenantza hori,
urtarrilaren 13an, inongo publizitaterik egin gabe.
Erreklamazio horren puntuak honako hauek dira:
- Lurzorua
galtzeko arriskuan diren 1.600 hektareetan artzaintza mugatzea eskatzen dugu.
-
Larreratze
epeak eta gehienezko azienda kopuruak aldatzeko aukerak Egitasmo Teknikoaren baitan uzten dira, baina horrelakorik ez dugu ezagutzen.
- Larre
sailak 36tik 41era igotzea onartzen da, eta ardien kopuru osoa 21.400era
igotzea.
Gaur egun dagoen egitamuaren arabera, gehienezko ardi kopurua 18.000 da, eta ez igotzea
eskatzen dugu.
Gaur egun dagoen egitamuaren arabera, gehienezko ardi kopurua 18.000 da, eta ez igotzea
eskatzen dugu.
-
Behorren
eta behien artean gehienez 800-1000 buru izatea eskatzen dugu.
- Ibilgailu
motordunetan ibiltzeko baimena abeltzain profesionalei mugatzea eskatzen dugu;
gainerako ganaduzale guztiei beharrezko kasuetan soilik eman behar litzaieke
baimena, mendizainaren oniritziarekin, orain arte bezala.
- Baimendutako
ibilgailu guztiek, edozein olio edo erregairen isurpena neutralizatzeko,
20 kg SEPIOLITA eramatea eskatzen dugu.
20 kg SEPIOLITA eramatea eskatzen dugu.
- Ibilgailuaren
erabilerari mugak jartzea eskatzen dugu: txabolara joateko soilik, ganadua
Aralarren dagoenean bakarrik eta asteko 10 bidaia gehienez.
Aralarren dagoenean bakarrik eta asteko 10 bidaia gehienez.
-
Lehorte
aldietarako protokolo zehatz bat martxan jartzea eskatzen dugu.
- Intzensao
eta Goroskintxu arteko pistaren ezponda eta betelanean landaretza hazi
bitartean, ganadu larria inguru hartan larreratzea debekatzea eskatzen dugu.
bitartean, ganadu larria inguru hartan larreratzea debekatzea eskatzen dugu.
- Larre eskubidea galtzeko arau-urratze kopuru bat
zehaztea eskatzen dugu.
- Aralarko edozein tokitan (txabolak barne)
askatzea debekatuta dauden produktuen
zerrenda bat egitea eskatzen dugu.
- Enirio Aralarko lareak erabiltzeko baimena lortu aurretik abeltzain guztiek gutxienez
sei orduko prestakuntza nahitaez jaso dezatela eskatzen dugu. ( Aralarko Natur
Ondarea, Natur Baliabideen Antolamendurako Planak eta Kontserbazioa Bereziko
Eremuen kudeaketa Planak ezagutzeko.)

Landarlan Ingurumen Elkarteak Enirio-Aralarko
larreak era jasangarrian kudeatzea bultzatuko du, Natur Parkea babestea eta
artzaintza eta abeltzantza ekologikoa garatzea helburutzat hartuta.
Informazio gehiago: hemen
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
zer berri?