Beste hizkuntza

2018-05-09

Eguzkik eta Landarlanek dirua biltzeko kanpaina hasi dute



 Eguzki talde ekologistak eta Landarlan Ingurumen Elkarteak dirua biltzeko kanpaina hasi dute, Aralarko pisten inguruko epaiketak sortutako gastuei aurre egiteko. Aralar Natur Parkea “arrisku bizian” ikusten dutela diote, eta herritarrei “naturgune babestuen kontserbazioaren aldeko auzi honetan” laguntzeko deia egin diete.
 
 Izan ere, bi talde horiek herri akusazio bezala aurkeztu ziren, Aralar Natur Parkeko lurralde antolaketaren aurkako ustezko delitu bat dela eta. Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi eta Natur Inguruneko Zuzendari Nagusia eta Ingurumeneko Zuzendari Nagusi ohia auzipetuta daudela gogorarazi dute. “Dagoeneko Tolosako epaitegian deklaratzen izan dira akusatu bezala, gure abokatuaren galderei erantzutea uko eginez”





Epaibidea hasi zutenean, 20.000 euroko fidantza bat eskatu zieten, “bi elkarteen defentsa eta justizia eskubidea oztopatzeko intentzioarekin”, baina epaile instruktoreak 4.000 euroko fidantza ezarri zuen. Kopuru horrez gain, defentsako gastuei ere aurre egin behar diete, eta horretarako, ekainaren amaierarako 10.000 euro lortzea jarri dute helburu.
Dirua bilketa egiteko bi bide jarri dituzte. Batetik, kontu bana zabaldu dute 

Kutxabanken (ES64 2095 5022 1091 1796 2903)
Laboral Kutxan (ES44 3035 0026 2302 6007 7868)
 
Eta bestetik, hainbat herritan 5 euroko bonoak jarriko dituzte salgai, “lanak errazte aldera”.

Ingurumen ebaluazio proiektua
Joan den astean, Ingurumen Zuzendaritzak ez zuen ontzat eman Enirio eta Doniturrieta arteko pista proiektuaren ingurumen inpaktu azterketa. Astebeteren buruan, ordea, Mendi Zuzendaritzak proiektu eta ingurumen ebaluazio proiektu berriak argitaratu ditu Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Eguzkik eta Landarlanek diote “hain egun gutxitan posible ez” dela, eta beraz, “aurretik jakinaren gainean” zeudela ondorioztatu dute.

Ingurumen azterketa horren egilea ere “parte interesatua” dela salatu dute. “Eusko Jaurlaritza eta aldundien pean dagoen Hazi fundazioa da, berriz ere, dokumentu horien egilea, parte interesatua, abeltzaintza bultzatzea helburu duelako eta horrela azterketa hori ez da inpartziala, pista proiektua hain zuzen abeltzaintzaren garapenerako behar-beharrezkoa dela arrazoitzen delako”. Horrez gain, Mendi Zuzendaritzari ere kritika egin diote: “Elkarrizketa eta eztabaida sektore guztiekin ireki beharrean, berehala, pista honen proiektua bultzatzen du, prozesu ilun, partziala eta desegoki batean”.

2018-05-03

GEOLODIA 18





GEOLODIA 2018
MAIATZAREN 12-13
 EUSKAL HERRIAN HAINBAT IBILALDI EGINGO DIRA ARABA, BIZKAIA, NAFARROA ETA GIPUZKOAN 
INFORMAZIOA HONAKO ESTEKAN:



https://www.ehu.eus/eu/web/geologia/-/noticia-geolodia-2018



2018-04-30

GIPUZKOAKO ALDUNDIKO INGURUMEN ZUZENDARIAK EZ DU ONARTU ENIRIO-DONITURRIETA PISTA PROIEKTUA



Apirilak 30,  Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako Enirio-Doniturrieta pistaren ingurumen-inpaktuari buruzko ebazpenean Ingurumeneneko zuzendari nagusiak ez du onartu pista proiektu hori tramitatu den eran. 

Aralar Bizirik eta talde ekologistek behin eta berriz nabarmendu dutenarekin bat eginez, ebazpenak adierazten du proiektuak “ez duela harreman zuzen, beharrezko eta ezinbestekorik Aralarko Kontserbazio Bereziko Eremuaren kudeaketarekin, eta aurkeztutako dokumentazioak ez duela frogatu proiektuak ez duela sortuko, esparru horretan Enirio-Aralar Mankomunitateak aurreikusitako antzeko proiektuekin batera, inpaktu negatibo esanguratsurik edo nabaririk Natura 2000 sareko espazio horren kontserbazio helburuetan, bertako intereseko habitaten eta espezieen ongizatean.”


 Proiektuaren sustatzaileek aurkeztutako ebaluazio sinplifikatua ez dela nahikoa ebatzi du Ingurumen Zuzendaritzak, eta ingurumen inpaktu ebaluazio arrunta aurkeztu behar dela ondorioztatu du.

Batetik, Ingurumen Zuzendaritzaren txostenak dio pista horren proiektuak «ez duela harreman zuzen, beharrezko eta ezinbestekorik Aralarko GKL/KBEaren kudeaketarekin», eta aurkeztutako dokumentazioak ez duela frogatu, «araudiak eskatzen duen ziurtasunaz, proiektuak ez duela sortuko (...) inpaktu negatibo esanguratsurik edo nabaririk Natura 2000 sareko espazio horren kontserbazio helburuetan».

https://www.facebook.com/aralarbizirik/

 http://goierri.hitza.eus/2018/04/30/gipuzkoako-ingurumen-zuzendaritzak-ez-du-onartu-enirio-doniturrieta-pisten-proiektua/

2018-04-19

Naturkonek zoriondu egin du Aldundia




NATURKON GIPUZKOA TALDEAK ZORIONDU EGIN DU GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA, HONEK UKO EGIN BAITIO URKULUKO URTEGIAN ESPEZIE INBADITZAILEAK ARRANTZATZEN BAIMENTZEARI



                2018. urtean ezin izango da Gipuzkoan arrain-espezie inbaditzailerik harrapatu. Iaz ez bezala, aurten Auzitegi Gorenaren jurisprudentziari men egitea erabaki du azkenean Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta baztertu egin du kirol-arrantza espezie inbaditzaileen kontra egiteko neurri gisa aurkezteko aukera, bidegabea dela onartuta.

                Auzitegi Gorenak 2016an emandako epai batek behin betiko erabakitzat jo zuen legearen kontrakoa dela espezie exotikoak (ez bakarrik inbaditzaileak, exotiko guzti-guztiak) ehizatzen eta arrantzatzen baimentzea, horrela ez bailirateke sekula desagerraraziko. Aitzitik, Aldundiak ezinbesteko obligazioa du espezie inbaditzaileen kontra jardutea.

                Naturkon Gipuzkoa Taldeak biziki zoriondu nahi du Gipuzkoako Foru Aldundia, eta erabaki hori beste erabaki-sorta luze baten aitzindaria izatea espero du, hala nola espezie inbaditzaileen kontra jarduteko lehentasunak finkatzean haiek eragiten duten kalte ekonomikoa ez ezik kalte ekologikoa ere izatea aintzat, eta haien aurkako plangintza serio eta eraginkor bat lehenbailehen diseinatzea, diruz behar bezala hornitzea eta gogotik gauzatzea.

2018-04-10

Iñaki Aizpuru eta Aralar



 
IÑAKI AIZPURU ETA ARALAR

Apirilaren 4ko Artzain Egunean ganaduzale talde batek pankarta bat jarri zuen Ordiziako azoka plazan Enirio-Aralarko Mankomunitatean (EAM) Itsasondoko ordezkaria den Iñaki Aizpururen aurka: “Iñaki Aizpuru eko-urbaniten buru, Aralarko abeltzaintza suntsitzea helburu”. 
Irmoki gaitzesten dugu adierazpen hori, gezur hutsa delako, eta bera kikiltzea helburu duelako. Azken urteotan, Aldundiko mendietako zuzendariaren babespean, ganaduzaleen sektorea Enirio-Aralar Mankomunitateaz jabetu dela dirudi. 
Testuinguru honetan, Aralarrerako inposatu nahi izan duten kudeaketa zentzugabearen aurrean argudio sendoak erabili ditu Iñakik eta hori da, hain zuzen ere, idatzi zital hori plazaratzera ausartu den giza taldearen ezin eramana sortu duena; pankartazaleek ez dute onartzen Iñakik interes orokorra lehenestea eta ganaduzaleen zenbait nahietara ez makurtzea. 
Naturaren ezagutzan ibilbide zientifiko luze eta kontrastatua izateaz gain, Iñakik Aralarko kudeaketan eskarmentu handia du eta maila honetako pertsona batek EAMk hartutako zenbait erabaki arduragabe salatzeak sutu ditu batzuk. Iñaki konbentzituta dago Aralarren artzaintzak berebiziko garrantzia duela eta badaki Aralarren kudeaketa egoki bat abiarazteko eremu hau bere osotasunean kontsideratu eta babestu behar dela, ondarea eta erabiltzaile guztiak aintzat hartuz.
 Eta guk ikaragarri estimatzen dugu bere lan ona. Bejondeiola!

Aralar Bizirik eta Landarlan!

2018-03-25



ZENTSURA   ENIRIO-ARALAR 

  MANKOMUNITATEAN

Otsailaren 21ean, Enirio-Aralar Mankomunitateak ez ohiko batzarra egin zuen puntu bakarra lantzeko: Aranzadi Zientzia Elkarteari Aralarri buruz egin berri duen azterketa  aurkezteko deia egitea.
Emaitzari dagokionez, Mankomunitateko zazpi herritako ordezkarik, informazio hau publiko egitearen alde bozkatu zuten, eta beste zazpik kontra. Kontra bozkatu zutenetariko bat Ordiziako alkate eta Mankomunitateko Lehendakaria da, lehendakaria izateagatik duen pribilegioa erabiliz berdinketa hautsi zuen bere alde eginez.
Beste modu batean esateko, Mankomunitateko zazpi herrietako ordezkarik ez dute jada amaituta dagoen lan bat gizarteratu nahi izan. Informazioa publiko egiteari uko egin diote egi absolutua beraiena dela ulertzera emanez eta  zientzia elkarte prestigioduna gutxietsiz eta mespretxatuz. Zentsuraren garaira bueltatu garela dirudi. (Gehiago)


CENSURA  EN  LA  MANCOMUNIDAD  DE 

 ENIRIO-ARALAR

El 21 de febrero, se celebró un pleno extraordinario de la Mancomunidad de Enirio-Aralar para debatir un único punto: que la Mancomunidad pidiese a la Sociedad de Ciencias Aranzadi que presentase su reciente estudio sobre Aralar.

Siete representantes de la Mancomunidad votaron a favor de realizar dicha petición y otros siete votaron en contra. Uno de los representantes que votó en contra de hacer una presentación pública del trabajo de Aranzadi fue el alcalde de Ordizia, que a su vez es Presidente de la Mancomunidad, y gozando de los privilegios de este último título rompió el empate y decantó la votación de acuerdo a sus intereses.
En otras palabras, siete representantes de la Mancomunidad no han querido divulgar el estudio realizado por Aranzadi. Han negado la posibilidad de hacer pública la información de dicho trabajo, queriendo así imponer su opinión como única verdad absoluta, y despreciando y subestimando a la prestigiosa sociedad de ciencias. Parece que ha vuelto la época de la censura. (Sigue leyendo)

2018-03-22

ARGIAK ITZALDU!!!







Orain dela 11 urte WWFk  martxan jarri zuen ekintza.
Aurten Martxoak 24 
20:30-21:30 mundu osoko herritarrek argia itzalduko dugu.
Keinu honen bidez  Aldaketa Klimatikoaren arazoaren larritasunaz  ohartarazi nahi dugu.

"El mayor movimiento global contra el cambio climático

La Hora del Planeta nació hace 11 años, en Sidney, como gesto simbólico para llamar la atención sobre el problema del cambio climático. Apagar las luces de hogares, edificios y monumentos emblemáticos durante una hora fue la sencilla acción que después articularía un creciente movimiento mundial por el Planeta.
El pasado año participaron miles de ciudades de 187 países del mundo que apagaron más de 12.000 monumentos y edificios icónicos, uniendo a ciudadanos, empresas, ayuntamientos e instituciones para, entre todos, “cambiar el cambio climático”.
Con este último lema hemos promovido acciones directas para luchar contra el cambio climático y desarrollar iniciativas de conservación más allá de la acción climática. Y así, la Hora del Planeta se ha convertido en una oportunidad única en defensa del Planeta, promoviendo estilos de vida sostenible, fomentando el desarrollo renovable, conservando nuestros bosques, mares y recursos naturales o luchando contra la pérdida de biodiversidad.

En 2018, la Hora del Planeta pide una vez más la unión de todos, individuos, ayuntamientos, empresas y organizaciones, para que apaguen la luz porque hay muchas razones para hacerlo.
#YoApagoPor un Planeta Vivo, Y tú, ¿por qué apagas?"
Informazio gehiago:
https://www.horadelplaneta.es/una-accion-global/