ARALARKO ENIRIO-IGARATZAKO TXABOLETARAKO
PISTA PROIEKTUA, ONARTEZINA!!!
Gaur hemen bildutako NATURKONeko, Gipuzkoako natur eta ekologista
elkarteetako ordezkariok Foru Aldundia ebaluatzen ari den Enirio-Igaratzako
txaboletarako pista proiektu berria eta bere ingurumen inpaktuko azterketaz
egiten dugun aurkako balorazioaren berri azaldu nahi diogu Gipuzkoako
gizarteari.
-
Lehendabizi adierazi behar dugu, Aralar Bizirik plataformak eta Landarlan Ingurumen
Elkarteak, Ingurumen
Diputatuari bilera eskatu ziotela uztaila erdialdera, txabola horietara iristeko Eniriotik
dagoen oinezko bidea pista bihurtu gabe alternatiba aurkezteko eta oraindik ez
dute erantzunik jaso. Handik egun batzuetara, Foru Aldundiko Ingurumen
departamendu berak, pista proiektu horri buruzko ekarpenak egiteko epea,
uztailaren 24tik irailaren 7ra ireki zuen, abuztua opor hilabetea izanda, natur
eta ekologista elkarteon parte hartzea zailduz, Aldundiaren gobernantza onaren
helburuen aurka.
-
Pista
hau ez da beharrezkoa, Igaratzako txabolek badutelako jada Nafarroatik barrena 4x4 ibilgailuz euren txabolen ateraino
iristeko pista; eta gainera, pista bihurtu nahi den oinezkoen bidea bizikletaz
edo motoan ibiltzeko modukoa da. Oinezko 2,275 kmko bide hori (PR-Gi 2010) antzina-antzinatik mendizale
eta oinezko askok erabili dute, Goierritik Igaratzara eta Aralarko San Migelera
joateko. Oso ederra izateaz gain, balio historiko eta kultural handiko bidea da;
horregatik, babestu egin beharko litzateke eta ez pista bihurtuz, ondare hori
betiko galdu. Gainera Trashumantzia Kultur-ondare Inmaterialaren Adierazgarri
bezala deklaratuta dagoenez, bide hori ardiak larretara igotzeko eta horietatik
jaisteko Aralarren geratzen den bidezidor gutxitakoa denez, uste dugu bere
horretan mantendu behar dela, ardiak larretara eramateko nahiz ondorengo
belaunaldien gozamenerako.
-
Orain gutxi Ingurumen Fiskaltzak iaz egindako pistaren
kasua Tolosako epaitegiaren esku utzi du, Eguzki eta Landarlanek egindako salaketaren haritik, proiektuan lege
urraketa zantzuak ikusi direlako. Proiektu berriak iazko eraikitako pistako lege
hausteei eusten die berriro ere:
§ Aralarko bide azpiegituren
plana egin beharrean, ia 20 km luzerako pista proiektua zatika baloratzen ari
da, berez beharko lukeen banakako ebaluazioa ez egiteko eta horren ordez,
sinplifikatua eginez, proiektuaren tramitazioa asko arintzeko.
§ Pista berria eraiki nahi den
ibilbidean Mendi Babesle izendatutako barrutiak dira nagusi. Hauetan, Aralarko
legediaren arabera, artzaintza mugatu beharko litzateke lurraren higadura
arriskuagatik eta lurzorua mugitzea debekatuta dago, beti ere zuhaitzak
jartzeko edo lehendik dagoen azpiegitura mantendu eta hobetzeko ez bada.
§ Aralarko Natur Parkea Europako
Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremua da eta proiektu hau ez da
Europako legedira egokitzen. Pista berria ez da beharrezkoa Kontserbazio
Bereziko Eremuaren kudeaketarako, are gehiago, Aralarren ganaduaren gainkarga
dagoenean, eta larreak egoera egokian mantentzeko zenbat ganadu beharko
litzatekeen argitzen ez denen bitartean. Jarraitu irakurtzen: hemen
Donostian, 2017ko irailaren
13an
NATURKON
(Itsas Enara OE- Arkamurka Zarauzko NT- Eguzki - Mutrikuko NT- Herrio Orioko NT - Ugatza OE -
Ekologistak Martxan - Zumaiako NT - Erkaxo Azpeitiko
NT - Katamarrua Zestoako NT - Landarlan Goierriko NT
Ondarroa 12 milia - Haritzalde Naturzaleen Elkartea - Okil Beltzak Elgoibarko NT – Aralar Bizirik)
Aldundira bidalitako ekarpena: hemen
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
zer berri?